LH5

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA

Kaixo!

Maiatzaren 31an,  Donostiako Eureka Zientzia Museoan izan ginen. Bertan, bi tailerretan hartu genuen parte, Lego eta Math Mistery Box tailerretan. Ikasleak gogotsu aritu ziren beraien Robot-a eraiki eta kaxa misteriotsuak askatzen.

Jarraian, indarrak hartu eta museoa bisitatu genuen. Gustura ibili ziren bertako material desberdinak manipulatuz esperimentatzen. Gure proiektuan ,“Makinak eta indarra” murgiltzeko ere aproposa izan zen bisita.

Makina bat gauza ikasi zituzten gure ikasleek!

 

LH5

ZUHATZA

 

Maiatzaren 25a eta 26a Zuhatzan pasa ditugu. Uribarri Ganboako urtegiko irla hau aukera paregabea izan da taldean ingurune natural batez gozatzeko.  

Irrikaz atera ginen Getariatik ostegunean. Azkenean iritsi zen eguna! Barkua hartu eta ongi etorria eman ziguten Zuhatzan lehorreratzean.  Egurrezko 4 etxola eta estalpe bat genituen guretzak. Bazkaldu ondoren, pedaloietan ibili ginen eta gero aukera izan genuen bainatzeko, futbolean aritzeko, frontoian eskalada egiteko, orkatz eta untxien bila ibiltzeko edo paisaiaz gozatzeko. 

Afaldu eta gero, sua egitea ere lortu genuen. Kostata, ez pentsa! 

Ostiralean eguraldiak ere lagundu zigun eta piraguetan ibili ginen goizean. Jolastu ondoren, maletak egin, etxolak txukundu eta bazkaltzera.  

Penaz hartu genuen bueltako txalupa eta autobusean erdi lotan itzulitakoak ere baziren. Asteburua izan dugu errekuperatzeko, eskerrak. 

Hemen duzue gure irteeraren laburpen bideoa, ea gustatzen zaizuen!

zuhatza2023.mp4 

 

 

LH5

SALBATORE DEUNAREN BISITA GIDATUA

Maiatzaren 12an LH5eko ikasleek bisita gidatua egin zuten Xabier Alberdi historialariaren eskutik.

Bisita honetan, eliza barnean sartu ziren ikasleak; elizaren historia –herritarren historia dena- eta elizaren berezitasunen inguruko azalpenak jaso zituzten. Elizak historian zehar izan dituen eraldaketak aipatu zituen Xabierrek eta erdi aroa eta aro modernoan landutakoarekin lotura zuzenak egin zituen. Kripta ikusteko aukera ere izan zuten (Erdi Aroko nekropolia aurkitu zuten lekua) eta induskatutako guneko hilobiak ikusi zituzte.

Eskerri  asko Xabier Alberdiri emandako azalpenengatik eta Getariako udalari herriko ondare historiko hau ezagutzeko aukera emateagatik, luxu bat izan da ikasleentzako!

    

                   Kriptako sarreran                                                     IX.mendeko balearen hezurra                                  

 

            

Kriptako hilobi bat                                                          Hezurrei begira

LH5

DYAkoak ESKOLAN

Bigarren hiruhilekoan “Giza gorputza eta lehen sorospenak” gaia landu genuela aipatu genizuen blogaren bitartez eta baita itsas salbamendukoekin egon ginela. Baina DYAkoen bisita jasotzea falta zitzaigun. Hiruhileko honetan DYAkoak eskolara bertaratzeko aukera zutela aipatu zigutenean ez genuen aukera galdu nahi izan!  

 

Maiatzaren 11an DYA-ko Eneritz , gelara etorri zitzaigun lehen sorospenen inguruan hitz egitera.  Bertan hainbat egoera desberdin aipatu genituen eta sorospenak nola egin beharko liratekeen aipatu zigun. Ondoren suspertze masajea ere egiten erakutsi zigun Eneritzek.  

Mila esker azalpenengatik!  Prest gaude larrialdien aurrean laguntzeko!  

 

LH5

ANTXUAN EGUNA 2023

Maiatzaren 4ean eta 5ean, goiz pasa ederrak izan genituen. Lehenengo, Kofradian harrera egin ziguten Iñakik, Emeteriok, Juanjok eta Laurak. Getariako aspaldiko argazkiei begira, garai hartako kontuak entzun genituen. 

    

                             

 

Ondoren, itsasontzi batera hurbildu eta hustuketa ikusi genuen zuzenean. 

 

Gero, enkanteak egiten dituzten gelan egon ginen adi-adi, pantailako zenbakiei esanahia bilatu nahian.

Handik arrainen biltegira pasa ginen eta eskuak zikintzeko beldurrik gabe  antxuak garbitu eta etxera eramateko ontzietan sartu genituen.   

      

Hamaiketakoaz gozatu bitartean moilara hurbildu ginen eta Juanjoren aholkuak jarraituz, arrantzan saiatu ginen, eta ikasle batzuk musto txikiak harrapatu zituzten! 

        

Herriari, itsasoari eta arrantzari buruz ikasi eta antxuak etxerako, gainera. Ez da plan txarra!!!