LH4

Kaioen eraztuntzea

Abenduaren 16an Club Nautikon izan ginen Aranzadi elkarteko kide batzuekin. Kaioen eraztuntzearen inguruko informazioa jaso genuen eta oso gustura egon ginen. Kaioak harrapatzeko dituzten sareak ikusteko aukera ere izan genuen.

Ondoren, moilara jaitsi ginen eta kaio motak behatzen jardun ginen. Horietako batzuk eraztunduta zeuden eta kolore ezberdineko eraztunak ikusi ahal izan genituen.

Hementxe dituzue argazki batzuk.

Gelan hegaztien inguruko aurkezpenak grabatu genituen eta artzapen dituzue entzungai. Ea gustuko dituzuen.

Eta moilara jaistean, saiatu zuek ere kaioen eraztunak ikusten!

LH4

Getariako biztanleria

Azken proiektuan biztanleria aztertzen ibili gara eta gauza asko jakin ditugu Getariako biztanleriaren inguruan. Horretarako, gelan hainbat galdera prestatu ditugu eta ondoren udaletxera joan gara hauen erantzunen bila.

Udaletxeko areto nagusian elkartu gara Markos udal langilearekin eta ederki erantzun ditu gure galdera guztiak.

Bertan bildutako informazioarekin podcasta ere grabatu dugu eta artzapen duzue entzungai.

Eskerrak eman beharrean gaude Udal langileei beraien arreta eta prestutasunarengatik.

Ondo pasa oporrak eta urte berri on denoi!

LH4

Ornogabeak aztertzen

Zisare proiektuaren barruan, Artelatz Elkarteko Aitziberrek konpostan aurki ditzakegun ornogabeen inguruko azalpen mordoa eman dizkigu. Gu geu izan gara zientzialari, eta eskularruak jantzita, luparen laguntzaz xomorroak aztertzen aritu gara: kukurutxa, akaroa, zizarea… ehunzangoen eta milazangoen arteko desberdintasun ikasi dugu, eta elikaduraren arabera 1. 2. eta 3. mailako xomorroak desberdintzen. Zenbat gozatu dugun!

 

LH4

Animaliak proiektua

Animaliak proiektuan buru belarri ibili gara azkeneko asteetan. Ornodunak eta ornogabeak, ugaztun, hegazti, narrasti, anfibio eta arrain… zenbat ikasi dugun!

Taldean lan egin dugu, bakarka ere bai, informazioa bilatu dugu liburuetan eta sarean, aurkezpenak egin ditugu eta inguruko paraje zoragarriak ezagutu ditugu, konposta egiten ikasi dugu, eta Manexen aitak, Ekhik, hegaztien inguruko xehetasun pila erakutsi dizkigu! Eskerrik asko Ekhi, ederra izan da. Orain, terrazara ateratzen garenean, txorien kantuak entzuten ditugu: txepetxa, zanga, urubia, kardantxulua, eskinosoa, argi oilarra, okil berdea, belatz handia, kaskabeltza, kaio hankahoria, miru gorria… zein ote?

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/irantzuezenarro_irakasle_eus/EsKvVM5HMeRChR8QdPA6Jd0Bnd_jHpjNIonRBbiHSD6oSA?e=vZUIZc

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/irantzuezenarro_irakasle_eus/EgEOWkFBbLhIve9l_ry0ly0BSLgUslK3Lm4B803NuD-SqA?e=NWapxM