LH3

Garate Gainean ezkurrak biltzen

Garate Gaina Getariako parajerik ederrenetakoa dela zalantzarik ez dago; hango bistak eta lasaitasunak ez dute parerik.

Guk Garate Gaineko artelatz basora egin dugu irteera, herritar askok oraindik ezagutzen ez duten  leku zoragarri batera. Mahastietan barrena Garate Gainera igo eta, hamaiketakoa egin ondoren,  haritz, ametz eta batez ere artelatzez beteriko baso miragarrian barneratu gara.  Gipuzkoako Zuhaitz izendapen berezia duen artelatz harrigarria ikusi ondoren artelatz edo arkamuka ezkurrak bildu ditugu gero landatu eta kimu berriak sor daitezen. Bukatzeko, Eskolarako bueltako bidea hartu aurretik,  basoko animaliek ura edaten duten eta bizitzaz beterik dagoen urmaeletara jo dugu.

ARGAZKIAK

LH3

Txoko jatetxera bisita

Getariako arrantzaleek itsasoan arraina erretzeko erabiltzen zituzten oalletatik hasi, arrai-partea herriko sagardotegietan prestatzeko parrilla txikietatik barrena lehenengo erretegietara eta haietatik gaur egungo jatetxeetako parrilletara… ibilbidea ederki azaldu digu Txokoko Maialenek gaur egin diogun bisitan. 

Lehenago aitak eta aitonak bezala, eguneko arraina eskaintzen diote bezeroari Txokon, eta guri gaur horixe dastatzeko aukera eman digute. Non eta nola prestatzen duten ikusi eta gero jan, ederra benetan! Gainera, gure zalantza eta galdera guztiei erantzun diete.

Gero eta gehiago dakigu gure jatetxeetaz; gaur, nondik datozen ikasi dugu: arrantzaleek arrainaz gain arraina prestatzeko modu bat ere utzi digute, gure herriko bereizgarria dena, altxorra.

Eskerrik asko, Maialen, eskerrik asko Manu, eskerrik asko Txoko!

 

LH3

Giroara bisita

Jatetxeak proiektuaren barruan, gaur Giroara joan gara bisitan. Aurretik galderak prestatuta eraman ditugu eta Arantxak eta Axutek pazientzia handiz argitu dizkigute zalantza guztiak, hamaiketako ederra egiten genuen bitartean. Ondoren, sukaldea, jangela, bodega, barra… ikusteko aukera izan dugu. Eskerrik asko guztiagatik!

 

 

LH3

Jatetxeak

Jatetxeak proiektuarekin buru-belarri gabiltza: jatetxeetako menuak aztertu, gure ametsetako jatetxea diseinatu, aurkezpenak egin, taldeka lehenengo eta banaka gero, jatetxea antolatu gelan… ez daukagu aspertzeko denborarik! Hemen ateratako argazki batzuk.