LH3

Txoko jatetxera bisita

Getariako arrantzaleek itsasoan arraina erretzeko erabiltzen zituzten oalletatik hasi, arrai-partea herriko sagardotegietan prestatzeko parrilla txikietatik barrena lehenengo erretegietara eta haietatik gaur egungo jatetxeetako parrilletara… ibilbidea ederki azaldu digu Txokoko Maialenek gaur egin diogun bisitan. 

Lehenago aitak eta aitonak bezala, eguneko arraina eskaintzen diote bezeroari Txokon, eta guri gaur horixe dastatzeko aukera eman digute. Non eta nola prestatzen duten ikusi eta gero jan, ederra benetan! Gainera, gure zalantza eta galdera guztiei erantzun diete.

Gero eta gehiago dakigu gure jatetxeetaz; gaur, nondik datozen ikasi dugu: arrantzaleek arrainaz gain arraina prestatzeko modu bat ere utzi digute, gure herriko bereizgarria dena, altxorra.

Eskerrik asko, Maialen, eskerrik asko Manu, eskerrik asko Txoko!