LH3

Gernika

Hiruhileko honetan Historiako Aroak, denbora lerroa, gerrak, gerrak Euskal Herrian eta euskaldunak gerran… Getariako eta Euskal Herriko pertsonaia historikoak landu ditugu.
Gernikara eraman gaituzte askotan, eta guk ere gure Gernika egin dugu. Ederra izan da proiektua, eta ederra lana… orain oporrak!

ARGAZKIAK

 

LH3

Eurekan

Donostiako Zientzia Museoan, Eurekan, izan gara gaur. Hamaiketakoa egin eta Museoan ibiltzeko denbora izan dugu Animalien tailerrera sartu aurretik. Han Imanolek hainbat azalpen eman dizkigu narrastien inguruan eta batzuk ukitzeko aukera ere izan dugu! Jarraian Planetariumean zeruko mugimenduen inguruan aritu gara. Ondoren parkean bazkaldu dugu eguzki goxotan eta arratsaldean berriz Museora. Ederra eguna!

LH3

“The woman I admire”

Hello everyone!

Dagoeneko amaitu dugu ingelesean “The woman I admire” proiektua. Gauza asko ikasi dituzte  hiruhileko honetan zehar: gorputz atalak identifikatzen, beren buruak eta ingurukoak deskribatzen eta garrantzitsuena: miresten duten emakumea deskribatzen. 

Ostiralean martxoak 8 denez, “International Women’s day”, ikusi zer nolako erakusketatxoa prestatu duten: