LH4

Dortoka Malkorben

Caretta caretta espezieko itsas dortoka bat Malkorbe hondartzan agertu da hilda. Hori jakin bezain pronto bertara joatea erabaki dugu. Ikusi eta ukitu egin dugu, zer gertatu ote zaion pentsatzen aritu gara, baita neurtzen saiatu ere.

Bukatzeko agurtu egin dugu, bidaia on, Iñaxi!

 

LH4

Artelatzak landatzen

Iazko udazkenean Garate Gainean bildutako ezkurretatik sortutako bi artelatz landatu ditugu Eskola aurreko parkean. Aitor eta Ekhi laguntzaile, aitzurrarekin zuloa egin, busti, lurrean sartu eta ondo estali ondoren, makilari lotu eta babestu egin ditugu. Hazten ikusiko ditugu, ea norainokoak egiten diren!

Eskerrik asko Ekhi eta Aitor!

LH4

Biztanleria

Proiektuaren barruan udaletxera joan gara herriko biztanleriaren inguruko hainbat galdera eta zalantza argitzera. Areto Nagusian banan bana erantzun dizkigu Juan Luis udal langileak. Aurretik hirugarren adineko herritarrei herriaren bilakaerari buruzko inkesta egin diegu eta pazientzia handiz beraien txikitako kontuak kontatu dizkigute: Eskola nolakoa zen, zein jolas egiten zituzten… Aurreko astean berriz hainbat txoko ezagutzera atera ginen: Magallaes kalea, Krixketaenea…

Hemen dituzue argazki batzuk.