Eta iritsi dira azkenean inauteriak! Ipuinetako hainbat pertsonaje elkartu gara gelan. Inauterietako ipuina entzun, eta Eskolako lagun guztiekin batera kiroldegira jaitsi gara musikak lagunduta.
Irakasleak izan dira dantza egiten lehenak; ez dute gaizki egin! Txikien dantzak ikusi ondoren iritsi gure txanda; ederki egin dugu eta txalo zaparrada jaso dugu! Ondoren txokolatea eta opila jan eta jolasak egin ditugu Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok nahastuta: zapiaren jolasa, maletarena, makarroiarena, zaku karrera… gustura aritu gara!
Bukatzeko pixka bat jolastu eta etxera! Hiru egun eta erdi ditugu deskantsatu, etxekoekin egon, lagunekin jolastu… nahi duguna egiteko. Etxerako lanik gabe gainera!