Xenpelar-en bertsoak ikasten hasi gara, hemen duzue, kantatu etxean ere!
Iazko udazkenean Garate Gainean bildutako ezkurretatik sortutako bi artelatz landatu ditugu Eskola aurreko parkean. Aitor eta Ekhi laguntzaile, aitzurrarekin zuloa egin, busti, lurrean sartu eta ondo estali ondoren, makilari lotu eta babestu egin ditugu. Hazten ikusiko ditugu, ea norainokoak egiten diren!
Eskerrik asko Ekhi eta Aitor!
Proiektuaren barruan udaletxera joan gara herriko biztanleriaren inguruko hainbat galdera eta zalantza argitzera. Areto Nagusian banan bana erantzun dizkigu Juan Luis udal langileak. Aurretik hirugarren adineko herritarrei herriaren bilakaerari buruzko inkesta egin diegu eta pazientzia handiz beraien txikitako kontuak kontatu dizkigute: Eskola nolakoa zen, zein jolas egiten zituzten… Aurreko astean berriz hainbat txoko ezagutzera atera ginen: Magallaes kalea, Krixketaenea…
Hemen dituzue argazki batzuk.
Kaixo,
Ikus-entzunezkoen tallerrean lanean dihardugu LH3 eta LH4ko zenbait ikaslek hiruhileko honetan.
Irratsaio bideo dotore bat osatu dugu denon artean eta entzutera gonbidatzen zaituztegu etxeetan ere.
Hemen duzue lotura. Espero dugu gustatuko zaizuela!
Imanolen Mendian gora haritza abesti ederra eskaini diegu Haur Hezkuntzako laguntxoei. Benetan entzule onak izan dira eta txalo zaparrada jaso dugu! Elkarrekin dantza egin eta, behin eskuak eta eztarriak berotuta, 6. mailakoen aurrean abesten ere ausartu gara. Hurrengoan berriz!