English · LH5

Healthy Sandwiches in School

Getariako sukaldaritzak badauka harrobia! 🙂

Ingeleseko 3.proiektuaren baitan elikadura osasuntsua, nutrizio-balioak eta sukaldaritza landu ditugu.

Ikasitako guztia praktikan jartzeko eta ikasturteari bukaera goxoa emateko sandwichak prestatu dituzte gaur ikasleek gelan. Talde bakoitzak sandwich bana prestatu eta aurkeztu du eta jarraian, bestek egindakoak dastatzeko aukera ere izan dute.

Irakasleok harrituta geratu gara emaitzarekin: zaporetsuak, osasuntsuak, oso originalak, apainduak, ederki prestatuak eta aurkeztuak izan dira guztiak!

Great job primary 5!

 

Fantastic-Sandwiches

Image 1 of 6

English · LH5

Good Bye Emily!

Good Bye Emily!

Ingalaterratik etorrita, ingeleseko saioetan eta tailerretan gurekin izan da Emily ikasturtean zehar.

Atzo agur goxo bat egin genion denon artean eta 5.mailako ikasle batzuk aurreskua dantzatu zioten. Hemen dituzue irudi batzuk.

Thank you for everything!        We’ll miss you!

English · LH5

Time Travel in primary 5

“Time travel” proiektuan, komiki baten eskutik, denboran zehar bidaiaiatu dugu hiruhileko honetan.

Protagonistak bizi dituen abenturetan ingelesezko hiztegia, abestiak, role-playak, egiturak eta abar lantzeko aukera izan dugu. 

Komikiaren amaiera ez zaigu asko gustatu, ordea, eta ikasleek taldeka amaiera ezberdinak asmatu eta antzeztu dituzte proiektuari amaiera emateko. Ederrak izan dira antzezpenak!