Donostiako Zientzia Museoan, Eurekan, izan gara gaur. Hamaiketakoa egin eta Museoan ibiltzeko denbora izan dugu Animalien tailerrera sartu aurretik. Han Imanolek hainbat azalpen eman dizkigu narrastien inguruan eta batzuk ukitzeko aukera ere izan dugu! Jarraian Planetariumean zeruko mugimenduen inguruan aritu gara. Ondoren parkean bazkaldu dugu eguzki goxotan eta arratsaldean berriz Museora. Ederra eguna!
Kategoria: LH3
Martxoak 8
Emakumeon eguna ospatzeko gaiaren inguruan hitz egin eta Konplize ditut eta abestu dugu. Hemen dituzue bideoak.
“The woman I admire”
Hello everyone!
Dagoeneko amaitu dugu ingelesean “The woman I admire” proiektua. Gauza asko ikasi dituzte hiruhileko honetan zehar: gorputz atalak identifikatzen, beren buruak eta ingurukoak deskribatzen eta garrantzitsuena: miresten duten emakumea deskribatzen.
Ostiralean martxoak 8 denez, “International Women’s day”, ikusi zer nolako erakusketatxoa prestatu duten:
Bisita gidatua
Bosgarren mailako lagunek bisita gidatua eskaini digute herrian zehar. Zenbat gauza ikasi dituzten eta zein ondo azaldu dizkiguten… Zoragarria izan da!!!
Historiako aroak
Historiako aroak, denbora lerroa, biografiak… proiektuan buru-belarri gabiltza. Historiako aroen eta aro aldaketa ekarri zuten gertakarien inguruan sakontzeko Etxahun etorri da gelara eta hainbat azalpen interesgarri eman dizkigu. Eskerrik asko, Etxahun!
Inauteriak!
Eta iritsi dira azkenean inauteriak! Ipuinetako hainbat pertsonaje elkartu gara gelan. Inauterietako ipuina entzun, eta Eskolako lagun guztiekin batera kiroldegira jaitsi gara musikak lagunduta.
Irakasleak izan dira dantza egiten lehenak; ez dute gaizki egin! Txikien dantzak ikusi ondoren iritsi gure txanda; ederki egin dugu eta txalo zaparrada jaso dugu! Ondoren txokolatea eta opila jan eta jolasak egin ditugu Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok nahastuta: zapiaren jolasa, maletarena, makarroiarena, zaku karrera… gustura aritu gara!
Bukatzeko pixka bat jolastu eta etxera! Hiru egun eta erdi ditugu deskantsatu, etxekoekin egon, lagunekin jolastu… nahi duguna egiteko. Etxerako lanik gabe gainera!
Puntu txapelketa
Azkeneko egunean puntu txapelketa egin dugu gelan. Bi partida irabazten zituena izan da talde bakoitzeko garailea. Irabazleek bonboi bana jaso dute eta jarraian denok txistor bokadiloa jan dugu. Gainera, euriak tarte batean atsedena eman digula aprobetxatuta, Eguneo Zentrora joan gara Gabon abestiak kantatzera; haiek pozik eta gu ere bai!
Oporrak ditugu orain, gozatu, eta urtarrilaren 8an elkartuko gara berriz Eskolan!
URTE BERRI ON GUZTIOI!
Ezkurrak Foru Aldundira
Azaroa bukaeran bildu genituen ezkurrak jasotzera etorri da Garate Gaineko artelatz basoa berreskuratzeko proiektuaren bultzatzaile izan den Juanjo Perez. Ezkurrak Gipuzkoako Foru Aldundiak duen biltegira eramango ditu eta landatzean bueltatu egingo dizkigu guk zaintzeko. Artelatz, arkamuka edo quercus suber zuhaixkak 2025eko udaberrian landatuko ditugu Garate Gainean. Herriko ondarearen zaintzan partaide izateaz harro gaude!
Iturzaeta Chef jatetxea
Eta azkenean hiruhileko osoan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan dugu! Menua pentsatu, gela jatetxe bihurtu, apaindu, menuak idatzi, bakoitzak zer ekarri erabaki, etxean janaria prestatu, praktikatu… zenbat gauza hartu behar diren kontuan!
Bi txandatan antolatu gara: goizeko taldean LHko anaia-arreba eta lehengusuak izan ditugu gonbidatu; arratsaldekoan berriz, DBHkoak eta tutore izan ditugun irakasleak. Batzuk chefak, beste batzuk zerbitzariak, lana ondo banatu eta ahalik eta zerbitzu onena ematen saiatu gara; lehen mailako jatetxea gara!
Hemen dituzue argazki eta bideo labur batzuk. Gozatu ikusten guk lanean beste.
Indarkeria matxistaren aurka bertsotan
Indarkeria matxistaren aurkako bertsoak ikasi ditugu; azaroaren 25ean landutakoa egunero gogoan dugulako.
Astero bertso/abesti bana buruz ikastea dugu erronka. Ea gustatzen zaizkizuen!