LH3

Getariako ereserkia

Talde batek aukeratutako abestia igotzea falta zitzaigun; asko pentsatu ondoren hauxe izatea erabaki zuten: Getariako ereserkia.

Gelan kantatu, etxean kantatu, ikasi… ederki abesten dugu!

Herriko musika bandaren grabazioa aurrez bazegoen, eta orain bi urte Salbatore abesbatzari eskatu genion kantatzeko eta grabatu egin genien.  Herriko taldeek egindako bertsioak ere badira. Hemen dituzue guztiak; gozatu!

Abesbatza

Banda

Ihes

Intzak hik  

 

 

LH3

Garate Gainean ezkurrak biltzen

Garate Gaina Getariako parajerik ederrenetakoa dela zalantzarik ez dago; hango bistak eta lasaitasunak ez dute parerik.

Guk Garate Gaineko artelatz basora egin dugu irteera, herritar askok oraindik ezagutzen ez duten  leku zoragarri batera. Mahastietan barrena Garate Gainera igo eta, hamaiketakoa egin ondoren,  haritz, ametz eta batez ere artelatzez beteriko baso miragarrian barneratu gara.  Gipuzkoako Zuhaitz izendapen berezia duen artelatz harrigarria ikusi ondoren artelatz edo arkamuka ezkurrak bildu ditugu gero landatu eta kimu berriak sor daitezen. Bukatzeko, Eskolarako bueltako bidea hartu aurretik,  basoko animaliek ura edaten duten eta bizitzaz beterik dagoen urmaeletara jo dugu.

ARGAZKIAK

LH3

Txoko jatetxera bisita

Getariako arrantzaleek itsasoan arraina erretzeko erabiltzen zituzten oalletatik hasi, arrai-partea herriko sagardotegietan prestatzeko parrilla txikietatik barrena lehenengo erretegietara eta haietatik gaur egungo jatetxeetako parrilletara… ibilbidea ederki azaldu digu Txokoko Maialenek gaur egin diogun bisitan. 

Lehenago aitak eta aitonak bezala, eguneko arraina eskaintzen diote bezeroari Txokon, eta guri gaur horixe dastatzeko aukera eman digute. Non eta nola prestatzen duten ikusi eta gero jan, ederra benetan! Gainera, gure zalantza eta galdera guztiei erantzun diete.

Gero eta gehiago dakigu gure jatetxeetaz; gaur, nondik datozen ikasi dugu: arrantzaleek arrainaz gain arraina prestatzeko modu bat ere utzi digute, gure herriko bereizgarria dena, altxorra.

Eskerrik asko, Maialen, eskerrik asko Manu, eskerrik asko Txoko!

 

LH3

Giroara bisita

Jatetxeak proiektuaren barruan, gaur Giroara joan gara bisitan. Aurretik galderak prestatuta eraman ditugu eta Arantxak eta Axutek pazientzia handiz argitu dizkigute zalantza guztiak, hamaiketako ederra egiten genuen bitartean. Ondoren, sukaldea, jangela, bodega, barra… ikusteko aukera izan dugu. Eskerrik asko guztiagatik!

 

 

LH3

Jatetxeak

Jatetxeak proiektuarekin buru-belarri gabiltza: jatetxeetako menuak aztertu, gure ametsetako jatetxea diseinatu, aurkezpenak egin, taldeka lehenengo eta banaka gero, jatetxea antolatu gelan… ez daukagu aspertzeko denborarik! Hemen ateratako argazki batzuk.  

      

LH3

Partxis txapelketa

Aste osoan etxean entrenatzen ibili eta gero, ostiralean Iturzaetako I. Partxis Txapelketa jokatu genuen. Bukatu dira oporrak, landu garuna, laguna! Pentsatu, kontatu, poztu, galtzen hasi eta irabazi, ia-ia irabazi baina galdu… Beti ezin baita irabazi!

Jarraitu etxean mahai jolasetan, partxisean, karta-jokoan… edo dena delakoan, jolastu/ikasi elkarrekin!

 

LH3

Abestiak

Astero abesti bat kantatu/ikasiko dugu. Lehenengoa Paris izan da, eta hurrengo kantak ere aukeratu dituzte, talde bakoitzak bana. 

Gozatu guk beste! 

 

Paris  (Izaro)

https://youtu.be/__9TadDNrDQ?si=40f8l2eAyHxr9dIz

Guretzat (En Tol Sarmiento)

https://youtu.be/NJuYiFjSc8U

Sunday (Sune)

https://youtu.be/Ka2o1PcvLzo?si=MeVQYy0OGwDVJMRH

Gu geu garena

https://youtu.be/Dz0-oz6NB6M?si=8CFn_bWkj5MMnrsX

Abuela maitea (En Tol Sarmiento)

https://youtu.be/tPNhyZcjQfY?si=4wTpS87heCnI1bJu

LH3

Hirugarren maila!!

Kaixo denoi. LH3 gelakoak gara orain! Ikasturtea ederki hasi dugu, gogotsu; lan egin, irakurri, jolastu, jolastuz lan egin, ikertu, irakurri, aztertu, pentsatu, proposatu, irakurri, gozatu, azaldu, irakurri… denetarik egingo dugu. Gurasoak ere gonbidatuta zaudete gelara, proiektuetan zuen parte hartzea ongi etorria izango da eta.

Atsedenaldiak ere izaten ditugu, beitu zein ondo gauden txoko lasaian!