Xenpelar-en bertsoak ikasten hasi gara, hemen duzue, kantatu etxean ere!
Iazko udazkenean Garate Gainean bildutako ezkurretatik sortutako bi artelatz landatu ditugu Eskola aurreko parkean. Aitor eta Ekhi laguntzaile, aitzurrarekin zuloa egin, busti, lurrean sartu eta ondo estali ondoren, makilari lotu eta babestu egin ditugu. Hazten ikusiko ditugu, ea norainokoak egiten diren!
Eskerrik asko Ekhi eta Aitor!
Proiektuaren barruan udaletxera joan gara herriko biztanleriaren inguruko hainbat galdera eta zalantza argitzera. Areto Nagusian banan bana erantzun dizkigu Juan Luis udal langileak. Aurretik hirugarren adineko herritarrei herriaren bilakaerari buruzko inkesta egin diegu eta pazientzia handiz beraien txikitako kontuak kontatu dizkigute: Eskola nolakoa zen, zein jolas egiten zituzten… Aurreko astean berriz hainbat txoko ezagutzera atera ginen: Magallaes kalea, Krixketaenea…
Hemen dituzue argazki batzuk.
Kaixo,
Ikus-entzunezkoen tallerrean lanean dihardugu LH3 eta LH4ko zenbait ikaslek hiruhileko honetan.
Irratsaio bideo dotore bat osatu dugu denon artean eta entzutera gonbidatzen zaituztegu etxeetan ere.
Hemen duzue lotura. Espero dugu gustatuko zaizuela!
Imanolen Mendian gora haritza abesti ederra eskaini diegu Haur Hezkuntzako laguntxoei. Benetan entzule onak izan dira eta txalo zaparrada jaso dugu! Elkarrekin dantza egin eta, behin eskuak eta eztarriak berotuta, 6. mailakoen aurrean abesten ere ausartu gara. Hurrengoan berriz!
Iaz Aiora izan genuen gelan eta aurten Iker etorri zaigu Oiartzundik. Gure artean gustura dagoela esan digu; baita gu ere! Ongi etorri, Iker!
Arratsaldez eskolak hasi ziren egunean egin genuen lehenengo saioa padel surfean. Irakasleen azalpenak entzun lehorrean eta uretara! Lau egunetako ikastaroa egin dugu eta benetan dibertigarria izan da! Eskerrik asko, Alex eta Gato!
Eskolako bigarren egunean iaz ezagutu genuen artelatz baso zoragarrira izan gara. LH3 gelako lagunei bidea eta basoa erakutsi, eta goiz buelta ederra egin dugu. Hurrengoan artelatzak landatzera joango gara!
Kaixo, denoi
Urritza, festak, hondartza, lagunak… uda ederra izan da, eta orain LH4. mailakoak gara! Berriz ere lanerako prest gaude; proiektuak, matematika, hizkuntzak… jolastu eta ikasi, dena bat!