Iaz Aiora izan genuen gelan eta aurten Iker etorri zaigu Oiartzundik. Gure artean gustura dagoela esan digu; baita gu ere! Ongi etorri, Iker!
Iaz Aiora izan genuen gelan eta aurten Iker etorri zaigu Oiartzundik. Gure artean gustura dagoela esan digu; baita gu ere! Ongi etorri, Iker!
Arratsaldez eskolak hasi ziren egunean egin genuen lehenengo saioa padel surfean. Irakasleen azalpenak entzun lehorrean eta uretara! Lau egunetako ikastaroa egin dugu eta benetan dibertigarria izan da! Eskerrik asko, Alex eta Gato!
Eskolako bigarren egunean iaz ezagutu genuen artelatz baso zoragarrira izan gara. LH3 gelako lagunei bidea eta basoa erakutsi, eta goiz buelta ederra egin dugu. Hurrengoan artelatzak landatzera joango gara!
Kaixo, denoi
Urritza, festak, hondartza, lagunak… uda ederra izan da, eta orain LH4. mailakoak gara! Berriz ere lanerako prest gaude; proiektuak, matematika, hizkuntzak… jolastu eta ikasi, dena bat!
Gizakiak makina sinpleak asmatu zituen gauzak mugitzeko, igotzeko, jaisteko… bere indarra baino gehiago behar zuelako edo esfortzu gutxiagorekin lan bera egin ahal izateko. Azkeneko proiektua izan da: polea, palanka, plano inklinatua, gurpila… denbora gehiegi ez diogu eskaini, aurkezpenak ere azkeneko egunean egin ditugu… baina hala ere gauza politak egin dituzte gure gelako artistek!
KAIXO ENTZULE!
Hemen dugu gure eskolako bigarren podcasta!
Oso ondo pasa dugu saio hau prestatzen. Bertan txiste, asmakizun, informazio interesgarri eta elkarrizketa berezia topatuko dituzue.
Ez galdu ikus-entzun tailerreko ikasleok egin dugun lan eder hau!
Bukatu da, bukatu da, bukatu da… Akabo!!
Konturatzerako ikasturtea bukatu da, zenbat momentu on pasa ditugun heziketa fisikoko saioetan. Jolas kooperatibo eta talde kohesiorako jolasekin hasi ginen, txokotan jolasean primeran ibili ondoren, erronka kooperatiboak gainditu genituen, Artzikirola kirol alternatibo berria ezagutu eta ikasi dugu, eta orain bukaeran gorputz adierazpenean euskal dantzak, akrosporta eta mimo eginez asko disfrutatu dugu.
Udaz gozatu, kirola egin eta ondo-ondo pasa!!
Eskolako festa ospatu dugu, goizetik hasi eta gaueraino. Egun polita eta luzea izan da, zenbat gauza egin ditugun!
Euskal Herria, Gipuzkoa, Urola Kosta eskualdea, Urola Kostako Udal Elkartea… non gauden eta zer garen, horixe jorratu dugu azkeneko proiektuan. Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten herriak aztertu ditugu taldeka, bakoitzak herri bat, eta power pointak eta maketak egin ditugu. Aurkezpenak egin ondoren Zumaiako alde zaharra bisitatu dugu. Hona zenbait argazki.
Irteera honen zain egon gara ikasturte osoa, eta azkenean iritsi da! Kobazuloan 9 metro pasatik rapelatu, zaldiak zaindu eta zaldian ibili, disko-gaua, errekatxoan jolastu, pijama desfilea… eta onena: lagunekin egon eta gozatu! Hemen dituzue argazki batzuk.