Hiruhilabete praktikaldia bukatuta, Iker agurtzeko eguna iritsi zaigu. Ostirala izanda, behar bezala ospatu dugu arratsaldean. Ederki egon gara elkarrekin, Iker! Zorte on, merezi duzu eta!

Hiruhilabete praktikaldia bukatuta, Iker agurtzeko eguna iritsi zaigu. Ostirala izanda, behar bezala ospatu dugu arratsaldean. Ederki egon gara elkarrekin, Iker! Zorte on, merezi duzu eta!

Gaur praktiketako Ikerren azken eguna da, hiru hilabete egon da Heziketa Fisikoko praktikaldia egiten gurekin eta ederki ibili gara elkarrekin eta elkarrengandik ikasten.
Erronka kooperatiboen proiektua bukatu berri dugu eta asko lagundu digu. Taldeetan bildu, erronka nola ebatzi pentsatu, adostu eta elkarrekin, aurretik 20 erronka izan dituzte gainditzeko.
-Onenak: Elaina, Alba, Ian eta Adele.
-Pringadoteak: Jule, Manex, Isabella eta Nura.
-Zeboiletak: Ekia, Kea, Ani, Anuk eta Urko.
-Mickey Mouse: Alaia, Mikel, Katherine eta Markel.
-Aupa Erreala: Libe, Jare, Nerea, Lur eta Nur.
Talde lana ez da erraza izan: modu koordinatuan eta eraginkorrean jardutea, besteen proposamenak errespetatzea eta kontuan hartzea, errespetuz aritzea. Batzuetan amore ematea eta besteetan taldea animatzea… horrelakoa da bizitza!
Baina azkenean, lortu dute!! Ezina ekinez egina!!
Hona hemen argazki batzuk.









Milesker Iker! Faltan botako zaitugu!
Caretta caretta espezieko itsas dortoka bat Malkorbe hondartzan agertu da hilda. Hori jakin bezain pronto bertara joatea erabaki dugu. Ikusi eta ukitu egin dugu, zer gertatu ote zaion pentsatzen aritu gara, baita neurtzen saiatu ere.
Bukatzeko agurtu egin dugu, bidaia on, Iñaxi!


Iazko udazkenean Garate Gainean bildutako ezkurretatik sortutako bi artelatz landatu ditugu Eskola aurreko parkean. Aitor eta Ekhi laguntzaile, aitzurrarekin zuloa egin, busti, lurrean sartu eta ondo estali ondoren, makilari lotu eta babestu egin ditugu. Hazten ikusiko ditugu, ea norainokoak egiten diren!
Eskerrik asko Ekhi eta Aitor!




Proiektuaren barruan udaletxera joan gara herriko biztanleriaren inguruko hainbat galdera eta zalantza argitzera. Areto Nagusian banan bana erantzun dizkigu Juan Luis udal langileak. Aurretik hirugarren adineko herritarrei herriaren bilakaerari buruzko inkesta egin diegu eta pazientzia handiz beraien txikitako kontuak kontatu dizkigute: Eskola nolakoa zen, zein jolas egiten zituzten… Aurreko astean berriz hainbat txoko ezagutzera atera ginen: Magallaes kalea, Krixketaenea…
Hemen dituzue argazki batzuk.






Kaixo,
Ikus-entzunezkoen tallerrean lanean dihardugu LH3 eta LH4ko zenbait ikaslek hiruhileko honetan.
Irratsaio bideo dotore bat osatu dugu denon artean eta entzutera gonbidatzen zaituztegu etxeetan ere.
Hemen duzue lotura. Espero dugu gustatuko zaizuela!
Imanolen Mendian gora haritza abesti ederra eskaini diegu Haur Hezkuntzako laguntxoei. Benetan entzule onak izan dira eta txalo zaparrada jaso dugu! Elkarrekin dantza egin eta, behin eskuak eta eztarriak berotuta, 6. mailakoen aurrean abesten ere ausartu gara. Hurrengoan berriz!

Iaz Aiora izan genuen gelan eta aurten Iker etorri zaigu Oiartzundik. Gure artean gustura dagoela esan digu; baita gu ere! Ongi etorri, Iker!

Arratsaldez eskolak hasi ziren egunean egin genuen lehenengo saioa padel surfean. Irakasleen azalpenak entzun lehorrean eta uretara! Lau egunetako ikastaroa egin dugu eta benetan dibertigarria izan da! Eskerrik asko, Alex eta Gato!