LH4

Who is who in primary 4?

Hello everybody,

Hiruhileko honetan pertsonen deskribapenak lantzen dihardugu ingeleseko saioetan: ahozko jolasak, hiztegiaren idazketa, egiturak..
Proiektua borobiltzeko eta ikasitakoari erabilpena emateko Vilassar de Marreko (Bartzelona) lagunekin elkartrukatu ditugu guk sortutako”Who is who?” jolasak.
Azalpenak entzun eta nor den nor argazkian asmatzera jolastu dugu.

LH4

Azken ekintzak

Gaurkoan azkenaldian egindako ekintzen inguruko informazioa zabaldu nahi dizuegu. 

Inauterietan Getarian zeuden palomita guztiekin amaitu genuen, a ze beteka…

Ekhi agurtu genuen pena handiz: 

Tertulia dialogikoak eta Frankitxoren liburuak arrakasta handia izan du. Martxoaren 18an dator Xabier Mendiguren idazlea gurera. 

Zenbakien deskonposaketak ikasteko jokua bigarren aldiz egin genuen, a ze une dibertigarria!

Konposta ostiralero egiten jarraitzen dugu:

Azkenik, PROIEKTUETAN, aintzinaroan sartu gara, Grezia, Erroma eta Egiptoko zibilizazioak ezagutzen hasiak gara. Aste honetan, egina duten power pointa erabiliz, aukeratu duten zibilizazioaren aurkezpena egingo dute. 

Egiten dugun lanaren zertzelada bat da honakoa. Gogoratu umeei galdetzeaz, inork baino hobeto kontatuko dizkizuete ekintza hauek.

Aiooo

LH4

 

 

 

LH4

ZINEMALDIA

Kaixo berriz!

Orain dela gutxi Donostiako Zinemaldian egon ginen film klasiko bat ikusten “Totoro bizilaguna”. 

Aktoreek izaten dute alfonbra gorria faltan bota genuen, beste dena, ondo joan zen. 

Eguerdian, Zarautzera gerturatu ginen eta Torreoian bazkaldu ostean Getariara itzuli ginen oinez. 

Egun ederra pasa genuen!

ARGAZKI gehiago: KLIK EGIN