Kaixo familia!
Atzoko eguna gainontzeko ostegunen antzera hasi bazen ere, hamaiketan ekintza berezi bezain polita egiteko aukera izan genuen. Izan ere, mundu guztian famatua den Cristobal Balenciagaren diseinuak ezagutzeko aukera izan genuen.
Juditek emandako azalpenak adi-adi entzun eta Balenciagak oihal ezberdinekin egindako arteaz gozatu genuen.
Baina, ez pentsa ikusi eta entzun bakarrik egin genuenik! Gu ere diseinatzaile izan ginen. Begira nolako kapa politak egin genituen!