LH1

TAILERRAK

Ostegun arratsaldetan tailerren eguna izaten da, lehenengo eta bigarren mailako ikasleak batera egoten gara hiru talde osatuz. Aurten hiru tailer daude: lasaiketa, musika eta antzerkia.

Lasaiketa tailerrean gorputza mugitzen dugu, “Beni eta Belaren” laguntzarekin lasaitzen gara eta yogako postura batzuk ere ikasi ditugu. Musika tailerrean abestu eta dantza egiteko aukera izaten dugu. Antzerki tailerrean aldiz,  gure ahozkotasuna, adierazpena eta sormena lantzen dugu ingelesez.

 

Ikusi, ikusi… nola moldatzen garen!!

LH1

Ostiralak…Salto gela!

Aurten Gorputz Hezkuntzako saioetan, ostiraletan, salto gelara goaz. Libre jolasteko, sortzeko, tentsioak askatzeko, gatazkak konpontzeko…toki aproposa da. Espazioan dauden materialak erabiliz  sormena eta irudimenaz gain, gorputza ere martxan jartzen dugu.

Hona hemen argazki batzuk:

   

LH1

AZAROAN HOTZ…NEGUA MOTZ

BAINA AURTEN…
AZAROAN BERO, NEGUA GERO
ETA ITURRARAN PARKEAN
IBILI GARA ERO-ERO

ETA EGUNEKO ZENTROAN
BERRIZ…BERO-BERO

LH1

TXITAK JAIO DIRA!

LEHENENGO MAILAN,
LEHENENGO PROIEKTUA:
JAIOTZA.
ARMAIRUAN INKUBADORA BAT!
JEXUXEN BASERRIAN
ERNALDUTAKO 8 ARRAUTZA!
ETA 21 EGUNEN BURUAN
BIZITZAKO ZIKLOA HASI DA:
TXITAK JAIO DIRA!
ONGI ETORRI…
…GORRI
… GORRINGO
…FLASH
…PIKATXU
…ORO ETA
…PITXI