Sailkatu gabea

OTSAILEKO KONTUAK

Otsailean egunak laburrak badira ere, askorako eman digu: ZIRKUA proiektuari lotuta, emanaldirako ideia bilketa egin dute magoek, pailazoek, akrobatek, palomita eta ticket saltzaileek eta aurkezleek; Mirentxuren historia ere ezagutu  dugu eta herriko liburutegiko arauak gogorarazi  eta ipuinetaz gozatu, besteak beste.

                                                                  

                                                                                            

Sailkatu gabea

ITSASO MAITEA

Kaixo, gaur kontsumobideko tailerra izan dugu: “KORALAREN DISDIRA” ipuinaz gozatu dugu eta itsasoaren edertasunaz eta hondamendiaz jabetu gara. Itsasoa garbi eta plastikorik gabe gustatzen zaigula argi daukate gure umeek. Ekin diezaiogun lanari: ITSASOA GARBI!

Sailkatu gabea

AZAROA JOAN DA, NEGUA BADATOR

Udazkenean bisita ugari eduki ditugu: batetik, LH5eko ikasleak bere proiektuaren aurkezpena egitera etorri zitzaizkigun gure gelara; bestetik, LH6ko ikasleek altxorraren bila antolatu zuten guretzako. Mundial egon ziren biak bietara ere!

Ondoren geu joan ginen Eguneko Zentrora aiton-amonei bisita egitera. Gustora-gustora egon ginen elkarrekin: abestu, dantza, jolastu…