LH2 · Sailkatu gabea

Erleak Iturraranen eta arrainak Kofradian

   Maiatzeko giro ederra aprobetxatuz, batetik Iturraran parkera bisita egin genuen eta erleei buruz asko ikasi ahal izan genuen; eta bestetik, Getariako Kofradiara irteera egin genuen eta sare-konpontzaileei ere bisita  egin genien. Bien bitartean, gelan, itsasoko izaki bizidun  pila eduki ditugu, gehienak Asierrek ekarrita. Eta beste egun batean, arraindegirako irteera aprobetxatuz Malkorbeko arkaitzetan utzi genituen bizitzen uzteko.  Ikusi-ikusi!

           

 

LH2

EZ EMAN HAUTATZEKO….

“Ez eman hautatzeko itsasoa edo lehorraren artian. Ez eman hautatzeko kresal usain edo zure grazia…” Getaria Herri Arrantzalea proiektuari hasiera eman diogu eta gaiarekin emozionatuta gabiltza: itsasontzien maketak, kainaberak, traolak … Bisitak ere izan ditugu: arrantzari buruzko azalpenak emanez Iñigo eta aitona Agustin,  “Itsasotik itsasoa” ipuina ere kontatu zigun Edurnek. Eta bien bitartean, begira  zelako kamiseta dotoreak diseinatu ditugun Cristobal Balenciaga museoan!

                                                                                                                

                                                                             

Sailkatu gabea

OTSAILEKO KONTUAK

Otsailean egunak laburrak badira ere, askorako eman digu: ZIRKUA proiektuari lotuta, emanaldirako ideia bilketa egin dute magoek, pailazoek, akrobatek, palomita eta ticket saltzaileek eta aurkezleek; Mirentxuren historia ere ezagutu  dugu eta herriko liburutegiko arauak gogorarazi  eta ipuinetaz gozatu, besteak beste.

                                                                  

                                                                                            

Sailkatu gabea

ITSASO MAITEA

Kaixo, gaur kontsumobideko tailerra izan dugu: “KORALAREN DISDIRA” ipuinaz gozatu dugu eta itsasoaren edertasunaz eta hondamendiaz jabetu gara. Itsasoa garbi eta plastikorik gabe gustatzen zaigula argi daukate gure umeek. Ekin diezaiogun lanari: ITSASOA GARBI!

Sailkatu gabea

AZAROA JOAN DA, NEGUA BADATOR

Udazkenean bisita ugari eduki ditugu: batetik, LH5eko ikasleak bere proiektuaren aurkezpena egitera etorri zitzaizkigun gure gelara; bestetik, LH6ko ikasleek altxorraren bila antolatu zuten guretzako. Mundial egon ziren biak bietara ere!

Ondoren geu joan ginen Eguneko Zentrora aiton-amonei bisita egitera. Gustora-gustora egon ginen elkarrekin: abestu, dantza, jolastu…

  

   

LH2

UR JOLASAK!

HEZIKETA FISIKOKO SAIOETAN  IKASTURTEA BEHAR BEZALA HASTEKO TALDE KOHESIORAKO ETA JOLAS KOOPERATIBOAK LANTZEN GABILTZA.

EGURALDI EDERRA APROBETXATUZ UR JOLAS KOOPERATIBOTAN IBILI GARA. EDERKI PASA DUGU MELA-MELA ETA BLAI BLAI!

 

IKUSI

 

Heziketa Fisikoko saioetan ikasturtea behar bezala hasteko talde kohesiorako eta jolas kooperatiboak lantzen gabiltza. Eguraldi ederra aprobetxatuz ur jolas kooperatibotan ibili gara. Ederki pasa dugu mela-mela eta blai-blai!