Jada hasi dugu 24-25 ikasturtea. Lh2an gaude eta gogoz handiz eman diogu hasera kurtso berri honi. Aurten beste urteekin alderatuz denok gela batean gaude eta gustora. Ea hasi dugun bezain gustora bukatzen dugun!
Jada hasi dugu 24-25 ikasturtea. Lh2an gaude eta gogoz handiz eman diogu hasera kurtso berri honi. Aurten beste urteekin alderatuz denok gela batean gaude eta gustora. Ea hasi dugun bezain gustora bukatzen dugun!
Proiektuarekin lotuta mazedonia fruta goxoa prestatzea pentsatu genuen, horretarako denek ekarri dugu frutaren bat edo beste eta bakoitzak bere fruta zati txikietan egin eta emaitza ederra lotu genuen!
Hello, families!
Liburuaren astea izan zen orain dela gutxi. Literaturaz eta ingelesaz gozatzeko, ingelesa ama hizkuntza duen LH1-eko guraso bat eta hizkuntza laguntzailea gonbidatu genituen ikasleei liburu bana irakurtzera.
Oso gustura egon ziren gure ikasleak eta eskerrak eman nahi dizkiegu, arratsalde zoragarria hau ahalbidetzeagatik!
Atzo iturraraneko parkera irteera izan genuen LH1 eta LH2ko ikasleak. Bertan erleen inguruko tailerra egin ondoren, benetako erlauntza bat ikusteko aukera izan genuen. Ikusgarria izan zen, nolako langile onak diren erleak!
Gero, parkean bazkaldu genuen eta jolasteko denbora ere izan genuen.
Mila esker Iturraran Parketxeko begiraleei, ederki pasa genuen!
Gaur goizean goiz pasa Uxotegira joan gara. Landutako proiektuan teorian ikusitakoa,gaur bertatik-bertara ikusi dugu Uxuen laguntzaz; bertako animali ikusi eta landatuak dituzten hainbat barazkiren inguruan azalpenak eman. Oso gustora ibili gara animaliekin eta baita gure artean jolasean ere. Milesker Uxotegikoei goiza hain polita egiteagaitik.
Liburuaren astearen barruan hainbat ekintza burutu ditugu; eta horietako bat 6.mailakoek eskeinitako saioa izan zen, alde batetik poesia ekitaldi labur bat eta bestetik, ipuin kontaketa. Ikasleak gustora egon ziren ikastetxeko zaharrenekin.
Aurten ostegunetan joaten gara (hilabetean behin) herriko liburutegira bisita eta irakurketa saioa egitera. Ikasleak gustora joaten dira eta ederki aprobetxatzen dute liburu berriak begiratu eta irakurtzeko.
Lehenengo astean martxa hartzea kostatu zitzaigun arren, gogotsu hasi dugu igeriketa ikastaroaren bigarren astea.
Pixkanaka-pixkanaka bagoaz aurrera ilusio handiz!
LH1-EKO IKASLEAK.
KONTURATU GABE IRITSI GARA GABONETARA. LAN ASKO EGIN ONDOREN IRITSI DA DESKANTSATZEKO UNEA. HARTU INDARRAK ETA GABON ZORIONTSUAK IGARO.
MAITE ETA IRATI