Uncategorized

Eskolara bisitan!

Asteartean, Marijoren bisita izan genuen. Proiektuan, familiaren gaia lantzen gaude eta alderatu nahi genuen gaur eguneko eta lehengo familia motak.  Marijok  pazientzia handiz bere familia eta bizipenen  inguruan hitz egin zigun. Milesker Marijo bisitagatik!

Uncategorized

Argazki markoa

Gustora egon ginen gelako argazkiari  markoa egiten. Makilak hartu eta errotulagailuz margotu, ondoren kartulina batean pegatu eta azkenik argazkia makilen gainean jarri. Emaitza ezin hobea!!

                                                           

Uncategorized

OSTEGUNETAN SALTO GELARA!

AURTEN HEZIKETA FISIKOKO SAIO DOBLEETAN, OSTEGUNETAN, SALTO GELARA GOAZ. LIBRE JOLASTEKO, SORTZEKO, TENTSIOAK ASKATZEKO, HARREMANAK INDARTZEKO ETA GATAZKAK KONPONTZEKO TOKI APROPOSA DA. BERTAN, SORMENAZ GAIN GORPUTZA ERE MARTXAN JARTZEN DUGU.

PASA DEN ASTEAN ANTOINETTE PORTISEN “EZ DA KAXA BAT” LIBURUA AITZAKIATZAT HARTUTA, KAJA BATEKIN ZENBAT ISTORIO SORTU DAITEZKEEN ESPERIMENTATU ZUTEN. GAUZARIK XUMEENA JOSTAILURIK EDERRENA BILAKATU DAITEKE!

IKUSI, IKUSI!

 

Aurten Heziketa Fisikoko saio dobleetan, ostegunetan, salto gelara goaz. Libre jolasteko, sortzeko, tentsioak askatzeko, harremanak indartzeko eta gatazkak konpontzeko toki aproposa da. Bertan, sormenaz gain gorputza ere martxan jartzen dugu.

Pasa den astean Antoinette Portisen “Ez da kaxa bat” liburua aitzakiatzat hartuta, kaja batekin zenbat istorio sortu daitezkeen esperimentatu zuten. Gauzarik xumeena jostailurik ederrena bilakatu daiteke!

Ikusi, ikusi!

Uncategorized

EDERKI HASI DUGU IKASTURTEA

EDERKI HASI DUGU IKASTURTEA: IKASGELA BERRIA, IRAKASLE BERRIAK ETA… IRTEERA DONOSTIAKO ZINEMALDIRA!

BERTAN PELIKULA APARTA IKUSI ONDOREN ORIORA JOAN GINEN. HAN BELARDIAN BAZKALDU ETA JOLAS-PARKEAN GOZATU GENUEN.

EGURALDIA LAGUN, PRIMERAN PASATU GENUEN!

HH5

MUNDUKO HERRIAK PROIEKTUA

Ikasturtea bukatzen, udarako oporrak iristear…eta gu munduko zein herrialde ezagutu nahi dugun pentsatzen!

Zuei esker, herrialde berri asko ezagutu ditugu. Gastronomian (Errumaniako cletite, Senegaleko beñe eta bissap, Uxotegiko taloak “tozinetarekin”, Zizurkilgo amonaren membrilloa…)

Herrialde desberdinetako dantzak dantzatu, etxe mota desberdinak ikusi, jantzi tipikoak ezagutu eta jaialdirako josi ere egin ditugu!!

 

Bisitak ere eduki ditugu, herrialde ezberdinetako kontutxoak ezagutzeko!! Eskerrik asko den-denei!!!Senegal, Kolombia, Mexiko….

Munduko bolan denak kokatzen ikasi dugu!

“Twister” jolasa egiteko, argi eta itzalarekin, munduko mapa kalkatu, kontinenteak margotu eta…itzel pasa dugu!!!Eskubiko eskua Ozeanian, ezkerreko hanka Afrikan…

 

Landutako  herrialdeen banderen pegatinak sortu eta pasiloan dugun munduko beste mapan, pegatina bakoitza, dagokion tokian itsatsi dugu.

Munduko herrialdeetako “memory” jolasa, familien karta jolasa eta hiztegia lantzeko,  herrialdeen izenen silabak dantzan ipini ditugu.

Bolibiako haizezko flauten (zampoña) erreplikak egin ditugu banbu makiltxo eta artileekin.

                                ELKARTU DITZAGUN GEURE ESKUAK ETA ESAN….ZEIN HERRIKOA GAREN!!!!!

HH5

ORIORA IRTEERA

 

 

 

Aurreko ostegunean, eguraldiak azkenean lagunduta, Oriora joan ginen egunpasa!

Motxilak bizkarrean, txapelak buruan…eta autobusean kantu kantari abiatu ginen.

 

 

Hondarretan lagunekin goxatuta, parkean gora eta behera…Eguna izugarri gozatu genuen.

Itzulera bidean bat baina gehiago lo gelditu zen goxo-goxo.

 

 

 

HH5

OSTIRALETAN LANDARE ETA LORE ZAINTZA

Ostiralero, gure ikasleak leiho eta geletan dauzkagun landare eta lore guztiak zientzia espaziora gerturatu eta txandaka zaintza lanetan jarduten dira; ureztatu, lainoztatu, aldaxkak eta haziak  lorontzi berrietan landatu eta hosto eta lore lehorrak erretiratzen dituzte.

Ondoren garbiketa egiten dute; mahaiak txukundu, lurra erraztatu eta fregonarekin zorua garbitzen dute.

 

Udaberria oraindik sumatzen ez bada ere, lore berriak iritsi dira eskolara. Orain ezpata-lore edo gladioloak landatu dituzte. Egun hotzak alaitzeko, laster,  gure leihoak koloredun lorez beteta ikusiko dituzue!!!!