GOZATU GURE TXIKIEN ANTZERKIAZ!!!
Ikasturtea bukatzen, udarako oporrak iristear…eta gu munduko zein herrialde ezagutu nahi dugun pentsatzen!
Zuei esker, herrialde berri asko ezagutu ditugu. Gastronomian (Errumaniako cletite, Senegaleko beñe eta bissap, Uxotegiko taloak “tozinetarekin”, Zizurkilgo amonaren membrilloa…)
Herrialde desberdinetako dantzak dantzatu, etxe mota desberdinak ikusi, jantzi tipikoak ezagutu eta jaialdirako josi ere egin ditugu!!
Bisitak ere eduki ditugu, herrialde ezberdinetako kontutxoak ezagutzeko!! Eskerrik asko den-denei!!!Senegal, Kolombia, Mexiko….
Munduko bolan denak kokatzen ikasi dugu!
“Twister” jolasa egiteko, argi eta itzalarekin, munduko mapa kalkatu, kontinenteak margotu eta…itzel pasa dugu!!!Eskubiko eskua Ozeanian, ezkerreko hanka Afrikan…
Landutako herrialdeen banderen pegatinak sortu eta pasiloan dugun munduko beste mapan, pegatina bakoitza, dagokion tokian itsatsi dugu.
Munduko herrialdeetako “memory” jolasa, familien karta jolasa eta hiztegia lantzeko, herrialdeen izenen silabak dantzan ipini ditugu.
Bolibiako haizezko flauten (zampoña) erreplikak egin ditugu banbu makiltxo eta artileekin.
ELKARTU DITZAGUN GEURE ESKUAK ETA ESAN….ZEIN HERRIKOA GAREN!!!!!
Aurreko ostegunean, eguraldiak azkenean lagunduta, Oriora joan ginen egunpasa!
Motxilak bizkarrean, txapelak buruan…eta autobusean kantu kantari abiatu ginen.
Hondarretan lagunekin goxatuta, parkean gora eta behera…Eguna izugarri gozatu genuen.
Itzulera bidean bat baina gehiago lo gelditu zen goxo-goxo.
Kaixo familiak:
Hemen dituzue hiruhileko honetan abesten eta dantzatzen ari garen doinuak.
Mugitu gorputzak!
Ostiralero, gure ikasleak leiho eta geletan dauzkagun landare eta lore guztiak zientzia espaziora gerturatu eta txandaka zaintza lanetan jarduten dira; ureztatu, lainoztatu, aldaxkak eta haziak lorontzi berrietan landatu eta hosto eta lore lehorrak erretiratzen dituzte.
Ondoren garbiketa egiten dute; mahaiak txukundu, lurra erraztatu eta fregonarekin zorua garbitzen dute.
Udaberria oraindik sumatzen ez bada ere, lore berriak iritsi dira eskolara. Orain ezpata-lore edo gladioloak landatu dituzte. Egun hotzak alaitzeko, laster, gure leihoak koloredun lorez beteta ikusiko dituzue!!!!
Festarako eta inauterietarako gogoa nabari da eskolan!!!
Prestaketekin hasi gara. Pertsonai ugari ezagutu ditugu; ziripot potolontzioa, miel otxin gaiztoa, zaldiko, joaldunak….
Guk lamiak aukeratu ditugu!
Pelukak egin ditugu guztion artean metro erdiko artile ileak moztuz.
Txirikordak egiten ere ikasi dugu gerrikoak egin ahal izateko.
Inauteri ezberdinen ospakizunen bideoak ikusi eta beraien pertsonaiekin hiztegi jolasak sortu ditugu.
“Gure txeru” dantza taldekoen bisita ere izan dugu eta inauterien inguruko azalpenak eman, lamien dantza erakutsi eta beraiek sortutako mozorroak probatzen utzi digute.
Makilen soinua entzun duzue?….Gu gara!!!Lamiak dantzan gabiltza!!!
Gure lema: LAMIAK! DANTZAN! GETARIKO! INAUTERIETAN!
Eskulan bat egiteko kalabaza pipak behar genituen, horren harira kalabazen inguruko galderak egiten hasi eta gau beltza edo arimen gaua ospatzera iritsi ginen. Saguzarrekiko interesa ere piztu zitzaien eta horrela borobildu eta bukatutzat eman genuen gure proiektua. Emozioak ikutu, kalabazak hustu ondoren bizkotxoa egiteko, kalabaza motak ikasi, gau beltza ospatu, gau beltzaren kantak dantzatu, saguzarren inguruan ikasi eta saguzahar erraldoi bat ekoiztu genituen.
XANDULI MANDULI KIRRIKIKI
EMAN JATEKOA GURI!!!!
Kaixo familiak:
Hemen dituzue hiruhileko honetan abesten eta dantzatzen ari garen doinuak.
Ea etxean ere abesteko aukera duzuen!!!!
MARITXIPI
URTARRILEAN JAIO DENA
ERREKINA
ANIMEN GAUA
XANDULI MANDULI
EUSKARAREN TXANTXANGORRIA
NEGUA IRITSI DA