LH2

Herri Kirolak Aizkolaritza

Aste honetan, gure eskolako ikasleek esperientzia berezi eta ahaztezina bizi izan dute: Joseba Otaegi, Kaiaren aita, gure artean izan da, aizkolaritzari buruzko saio bat eskaintzeko. Horrela, “Herri Kirolei buruzko proiektua” behar bezala borobiltzeko aukera izan dugu.

Lehenik eta behin, gelan aurkezpen interesgarri bat eskaini digu eta hainbat kontu ikasi ditugu: aizkolaritzaren jatorria, pagoaren egurra erabiltzen dela, enborraren zabalerak, proba motak, aizkolari erreferenteak eta munduan zehar egiten diren proba ezberdinez mintzatu da. Ondoren, bere tresnak erakutsi dizkigu: aizkorak, txalekoa, enborra eta segurtasun-neurriei buruz ere aritu da.

Baina saioaren zatirik ikusgarriena erakustaldia izan da. Enborra mozten ikusi dugu, indarra, teknika eta kontzentrazioa uztartuz. Ikasleek aizkoran ibiltzeko esperientzia berezi eta aberasgarria bizi izan dute, egurrezko aizkora txikia erabiliz, beraien onena emanda gozatu ederra hartu dute.

Eskerrik asko Joseba zure denbora eta jakinduria gurekin partekatzeagatik! Zorterik onena opa dizugu ekainaren 8ko finalean!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                     

 

Klikatu hemen argazkiak ikusteko

 

 

LH2

Liburu astea

Ostiralean, Monika etorri zitzaigun liburuaren astearen barruan “Munstro Urdina”  irakurtzera. Eskerrik asko gelara etortzeagaitik eta ipuina gurekin konpartitzeagaitik, oso gustora egon ginen. Milesker Monika!                                                           

LH2

Iturraranera irteera

Aurreko ostiralean, martxoak 28an, egun pasa ederra egin genuen Iturraranen. Inguruan ezagutzeaz gain ogia egiteko aukera izan genuen eta errota ere bixitatu genuen.  Ondoren, elkarrekin bazkaldu eta jolasean aritu ginen.

LH2

INAUTERIAK 2025

Otsailaren 28an ospatu genuen aurtengo Inauteri festa! Eskola kirolariez bete genuen eta gu, gimnastak izan ginen!

Goiz pasa polita izan zen, dantzaz eta jokuz beteak!

LH2

AGUR IBAN!

Iban gure artean egon da azken hiruhilabetetan eta heldu zaio agur esateko ordua. Oso gustora egon gara elkarrekin eta bere bixitaren zain gelditzen gara. AGUR IBAN ETA ETORRI NAHI DUZUNEAN!!     

LH2

Giza Gorputza lantzen!

Iritsi gara proiektu honen amaierara!

Gure gorputzeko atalak lantzeaz gain, hezur garrantzitsuenak ere ikasi ditugu. Gaurko saioan, bakoitza bere eskeletoa sortzen jardun da, eskulan polita eramango dute etxera! 

LH2 · Uncategorized

Kartetan jolastu nahi?

 Ostiral arratsaldeak kartetan  jolasteko erabiliko ditugu, karta joku desberdinak ikasiko ditugu; puntuan, seiko urrea, eskoba… horretarako irakasle ezinhobeak izan ditugu LH4 ko ikasleak, hain zuzen ere.  Etxean ere gonbidatzen zaituztegu zuen seme-alabekin kartetan aritzea eta bide batez  ondo pasatzea!!

 

           

 

LH2

ARRANTZALE BIKAINAK!

Aste hontan kofradiak gonbidatuta arrantzan ibili gara Angelekin. Esperientzia polita izan da gehienok ez baikenuen arrantzarik  egin orain arte. Kainabera txikiak hartu eta moilan bota ditugu eta sari bezala 7 arrain txiki hartu. Arrantza egiteko harra sartu zaigunez hurrengoan gehiagoren bila!!!