Iritsi gara proiektu honen amaierara!
Gure gorputzeko atalak lantzeaz gain, hezur garrantzitsuenak ere ikasi ditugu. Gaurko saioan, bakoitza bere eskeletoa sortzen jardun da, eskulan polita eramango dute etxera!
Iritsi gara proiektu honen amaierara!
Gure gorputzeko atalak lantzeaz gain, hezur garrantzitsuenak ere ikasi ditugu. Gaurko saioan, bakoitza bere eskeletoa sortzen jardun da, eskulan polita eramango dute etxera!
Ostiral arratsaldeak kartetan jolasteko erabiliko ditugu, karta joku desberdinak ikasiko ditugu; puntuan, seiko urrea, eskoba… horretarako irakasle ezinhobeak izan ditugu LH4 ko ikasleak, hain zuzen ere. Etxean ere gonbidatzen zaituztegu zuen seme-alabekin kartetan aritzea eta bide batez ondo pasatzea!!
Aste hontan kofradiak gonbidatuta arrantzan ibili gara Angelekin. Esperientzia polita izan da gehienok ez baikenuen arrantzarik egin orain arte. Kainabera txikiak hartu eta moilan bota ditugu eta sari bezala 7 arrain txiki hartu. Arrantza egiteko harra sartu zaigunez hurrengoan gehiagoren bila!!!
Ostiralean Askizura joan ginen egun pasa. Giro zoragarriak lagunduta oso gustora ibili ginen, ibilalditxo txiki bat egin ondoren jolasean ibili ginen.