Uncategorized

Cristobal Balenciaga Museora bisita

 

    

   

 Pasa den ostiralean  Cristobal Balenciaga Museora joan ginen.  Bertan diseinatzaile getariarraren bizitzaz zerbait gehiago ikasi genuen, erakusketa zoragarria ikusi eta ondoren tailerra burutu genuen.  Tailerrean LH2ko ikasleak izan ziren diseinatzaile: diseinua pentsatu, marraztu eta ondoren kamiseta zuria apaindu zuten margo eta artile koloretsuak erabiliz.  Poz-pozik atera ziren kamisetak soinean!