Udazkenari Donostiako Zinemaldiarekin eman genion hasiera, TOTORO filma ikusi genuen eta ondoren Oriora joan ginen bazkaltzera eta jolastera. Geroago, azaroan, Iturraranera bisita egin dugu erleei buruz gehiago ikasteko. Bertan pista jolasean aritu ginen eta argizariarekin kandela bat egin genuen. Pena eguraldi txarragatik lehenago bueltatu ginela eskolara!


