




Pasa den ostiralean Cristobal Balenciaga Museora joan ginen. Bertan diseinatzaile getariarraren bizitzaz zerbait gehiago ikasi genuen, erakusketa zoragarria ikusi eta ondoren tailerra burutu genuen. Tailerrean LH2ko ikasleak izan ziren diseinatzaile: diseinua pentsatu, marraztu eta ondoren kamiseta zuria apaindu zuten margo eta artile koloretsuak erabiliz. Poz-pozik atera ziren kamisetak soinean!
