LH2

ENJOY THE SPRING BREAK

Iritsi dira oporrak eta eman diogu amaiera ingeleseko azken proiektuari ere:  “The body and the five senses”. Gustura aritu gara gure gorputzari buruz, jarduera osasuntsuei buruz eta zentzumenei buruz ingelesez gehiago ikasiz.

ENJOY THE SPRING BREAK ETA BUELTAN IKUSIKO DUGU ELKAR!

 

 

Uncategorized

NEGUARI AGUR ESATEN

Behin IƱauteriak ospatuta, negua badoala eta udaberria ate joka daukagula sentitzen dugu. Eta udaran gure umeek itsasoan gozatu dezaten igeriketa ikastaoan prestatzen ibili dira.  Bien bitartean liburutegira bisita ere egin ditugu.

                                               

   

Uncategorized

Cristobal Balenciaga Museora bisita

 

    

   

 Pasa den ostiralean  Cristobal Balenciaga Museora joan ginen.  Bertan diseinatzaile getariarraren bizitzaz zerbait gehiago ikasi genuen, erakusketa zoragarria ikusi eta ondoren tailerra burutu genuen.  Tailerrean LH2ko ikasleak izan ziren diseinatzaile: diseinua pentsatu, marraztu eta ondoren kamiseta zuria apaindu zuten margo eta artile koloretsuak erabiliz.  Poz-pozik atera ziren kamisetak soinean!

LH2

UDAZKENA BADOA

Udazkenari Donostiako Zinemaldiarekin eman genion hasiera, TOTORO filma ikusi genuen eta ondoren Oriora joan ginen bazkaltzera eta jolastera. Geroago, azaroan, Iturraranera bisita egin dugu erleei buruz gehiago ikasteko. Bertan pista jolasean aritu ginen eta argizariarekin kandela bat egin genuen. Pena eguraldi txarragatik lehenago bueltatu ginela eskolara!

My Neighbor Totoro New Pictuha: New Edition (My Neighbor ...  

LH2

URAREKIN MUSIKA EGIN DAITEKE?

Uraren proiektuaren harira, gaurko musika saioan udazkeneko hotsak zeintzuk izan daitezkeen zehazteaz gain (txoriak, haizea, trumoia, euria, hosto lehorren zapalketa…), urarekin musika egin daitekela baieztatu dugu. Vanuatuko emakumeak ikusi ditugu urarekin musika egiten eta koloreztatutako baita Do-ren eskalan afinatutako ur potetxoekin jolasean ibili gara.Gora musika!