HH5 · Proiektuak

PIRATAK

KAIXO:

BERRIZ BUELTAN GARA, IHAUTERI ONDORENEAN PIRATEN PROIEKTUA EGITEA ATERA ZEN  BI GELETAN.

PIXKANAKA PROIEKTUAREN TXOKOA OSATU DUGU ETA ZER DAKIGUN ETA ZER JAKIN NAHI DUGUN AZTERTU.

 

 GOIZ BATEAN, BISITA BAT EGIN GENIEN 2.MAILAKOEI BERAIEK EGINA DUTELAKO PROIEKTU HAU.

BATEZ ERE  KARTOIEKIN BARKO EDO ITSASONTZI HANDIA EGIN ZUTELA GOGORATZEN ZIREN.

 

ETA GUK ERE EKIN GENION ITSASONTZIARI!

ETXETIK  MATERIALA  BATEZ ERE KARTOIAK  EKARRI ZITUZTEN (PILA BAT)!

ESKERRIK ASKO FAMILIEI!

 

 

 

 

   

 

 

ITSASONTZIA EGITEN ARITU GAREN BITARTEAN , ZIENTZIA TXOKOAN FLOTATU EDO HONDORATZEN DIREN TXALUPATXOAK EGITEN SAIATU GARA.

 

 

BESTALDE, TXOKO BEREAN,KANOIETATIK BOTATZEKO BONBAK SORTZEN IBILI GARA, ELEMENTU DESBERDINAK SARTUZ GLOBOETAN: URA, IRINA, GARBANTZUAK,…

ETA KARTOIAK JASOTZEN ARI GINELA  TXALUPA TXIKI BAT EGITEKO MODUKO KAXA BAT AURKITU DUGU! ORDUAN PIRATEN ITSASONTZIAZ GAIN,  LEHORRERA BIDEA EGITEKO MODUKO TXALUPA BAT SORTU DUGU !!!

AZKEN UKITUAK EMANDA HORRELA GELDITU ZAIGU ORAINGOZ!

 

 

 

ITSASONTZI EDERRA GERATU ZAIGU! BAINA… IKASLE HAUEK IDEIA ASKO DITUZTENEZ, GAUZA GEHIAGO BURURATZEN ARI ZAIZKIE. BERAZ, OPORREN BUELTAN AZKEN UKITUAK EMANGO DIZKIOGU ITSASONTZIARI ETA ZORTE PIXKA BATEKIN ALTXORRA AURKITUKO DUGU!

 

 

ONDO PASA OPORRAK ETA BUELTAN IKUSIKO DUGU ELKAR!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HH5 · Proiektuak

ZAPABURUAK IGEL BIHURTU DIRA

ZAPABURUTIK IGELERAKO METAMORFOSIA IKUSI DEZAKEGU IRUDI HAUETAN

ATZEKO HANKAK ATERA ZITZAIZKION  LEHENENGO ETA AURREKOAK GERO!BUZTANA MANTENDUZ…

       

BUZTANA GALDU ETA URETATIK KANPO BIZITZEN HASI ZEN!

ONDORENGO EGUNEATAN, PROZESUAREN INGURUKO ESKULANA EGIN DUGU,MOZTU MARGOTU , ITSATSI ETA AZKENIK IDATZIZ FASE DESBERDINAK. 

AZKENEAN IGEL BIHURTU DEN ZAPABURUA  (MIELTXO) ATARIAN ASKATU DUGU !

 

AGUR MIELTXO!!! BIDAI ON…

 

HH5

ZAPABURUAK

IKASKIDE BATEK EKARRITA, ZAPABURUAK IZAN DITUGU AZKEN EGUNETAN  GELAN,

(IKUSI BIDEOA)

ZAPABURURUAK MUSIKAREKIN.mp4

HANDITZEN DOAZEN ARREN METAMORFORMOSIAREN LEHEN ZATIAN DAUDE ORAINDIK .  

AURREIKUSI DUGU ZEIN IZANGO DEN PROZESUA IRUDI HAUETAN IKUSTEN DEN BEZALA.

HASI GARA PIXKANAKA ALDAKETAK IKUSTEN, HANDITZEN ARI DIRA, BEGIAK IKUSTEN ZAIZKIE… 

zapaburua.mp4

HAUEK BEHATZEAZ APARTE , JATEKOA EMAN ETA URA GARBI MANTENTZEA IZAN DA GURE BETEBEHARRA. PIPETA BATZUEN BIDEZ URETAKO ZIKINKERIA KENDUZ.

LAISTER OPORRAK IZANGO DITUGU ETA HEMENDIK ESKAERA BAT EGIN NAHI DIZUEGU.  BOLONDRESAK BEHAR DITUGU  ESKOLA ITXITA DAGOEN BITARTEAN HAUEK ZAINDU ETA GARAPENA ARGAZKI BIDEZ JARRAITUKO DUTENAK . PREST BAZAUDETE HITZ EGIN TUTOREAREKIN.  MILA ESKER!!!

 

 

 

HH5 · Proiektuak

MATXINSALTOAREN PROIEKTUA

KAIXO LAGUNAK:GAU BELTZAREN ONDOREN,MATXINSALTOEN PROIEKTUARI EKIN DIOGU.

GAUZA PILA BAT IKASI DITUGU:

NOLAKOAK DIREN

ZER JATEN DUTEN                                                         

 NORAINOKO SALTOA EGITEKO GAI DIREN

ONDORENGO 2 BIDEOETAN, NOLA MATXINSALTOAK BERAIEK BAINO 20 ALDIZ GEHIAGO SALTO EGITEKO GAI DIREN IKERTU DUGU, GUK BERDINA EGINEZ!

MATXINSALTOAK BEZELA SALTOKA

GAINERA , NORAINO IRISTEKO GAI DIREN IKUSI DUGU, LURREAN ILARAN ETZANDA NEURTUZ SALTOAREN LUZERA!

LURREAN NEURTZEN

HEMEN DITUZUE  PROIEKTUKO SEKUENTZIA ETA  ARGAZKI BATZUK : 

                               ATARIAN TRANPA BATZUK JARRI GENITUEN

ETA  MATXINSALTOAK GELAN IZAN DITUGU ASTE BATZUETAN  

                                        ETA GERO ASKE UTZI BERRIZ ERE.

BESTALDE TXOKO BATEAN

  

 ESKOLAKO LIBURUTEGITIK, ETXETIK EKARRITAKO LIBURUETATIK ZEIN TXOSTEN ETA ARGAZKIETATIK JASO DUGU INFORMAZIOA !!

ESKULANAK ERE EGIN DITUGU!

 

 

 

 

 

BAITA MIKROSKOPIOAN  INSEKTU DESBERDINAK AZTERTU ERE!!

 AZKENIK, ETXERA ERAMAN ETA MATXINSALTOEI BURUZ KONTATZEKO  LIBURUXKA BAT OSATU DUGU

 

 

 

 

 

HORRELA , BUKATUTZAT EMAN DIOUGU MATXINSALTOEN MUNDU  MIRESGARRIA AZTERTZEARI!!!

LAISTER ARTE!!!

HH5 · Uncategorized

XANDULI MANDULI , KIRRIKIKI !

AURTEN ERE GAU BELTZA OSPATU DUGU 

KALABAZAK BILDU, PISATU, HUSTU HAZIAK ATERA ETA AURPEGI ITXURA EMAN DIEGU.

 

DATORREN URTEAN GURE KALABAZAK IZATEKO, BILDUTAKO HAZIAK GORDE DITUGU ETA UDABERRIAN EREINGO DITUGU GERO GURE BARATZEAN LANDATZEKO. EA DATORREN URTEAN GURE KALABAZEKIN OSPATZEN DUGUN GAU BELTZA!!

ARTE GELAN ERE KALABAZEN MARRAZKIAK ETA ESKULANAK EGIN DITUGU.

 

ETA GAU BELTZA EGUNEAN  ELKARRI AURPEGIAK MARGOTU ETA

XANDULI MANDULI  KIRRIKIKI …