HH5 · Proiektuak

IPUINA

KAIXO:

IRAKURKETA IDAZKETA PROZESUA BIZI BIZIAN DUGUN HONTAN, AZKEN PROIEKTUARI HELDU DIOGU: IPUINAK.

 

ETXETIK EKARRITAKO IPUINEKIN TXOKO TXURIA  OSATU ETA IRAKASLEAK EGINDAKO PROPOSAMENARI EKIN DIOGU . BAKOITZAK BERE IPUINA EGITEA , NORBERAREN IZENA ARDATZ HARTUTA  HISTORIA LABUR BAT OSATU DUGU.

 

“NON DAGO NIRE IZENA” DU IZENBURU ETA  HIZKIZ HIZKI   BAKOITZAREN IZENA OSATUZ DOAN HISTORIOA DA. 

IPUINA OSATZEKO GARAIAN AZALDU ZAIZKIGUN ZALANTZAK ARGITZEKO ASMOZ   HERRIKO LIBURUTEGIRA EGIN DUGU BISITA

BERTAN LIBURUZAINAK ARGITU ZIZKIGUN ZALANTZA BATZUK BAINAN ORAINDIK GALDERAK ERANTZUN GABE GELDITU ZITZAIZKIGUNEZ, GELARA GONBIDATU GENITUEN, ITSASOTIK ITSASORA LIBURUAREN EGILEAK :ANE ETA EDURNE

GURE ZALANTZA GUZTIAK ARGITU ONDOREN, IPUINA ARGITARATZEN HASI GARA.

.

 

LAISTER IZANGO DUGU ESKU ARTEAN.

ETXEETARA IRITSIKO DA.

KATU KATU IPUINA BUKATU!!!

 

HH5 · Proiektuak

ALTXORRAREN BILA

EDERRA SORPRESA!

OPORRETATIK BUELTAN ESKOLAN BERTAN BOTILA BARRUAN MEZU BAT AURKITU GENUEN.

HAINBAT FROGA PASATA ,ALTXORRAREN BILA ESKOLAN BERTAN PISTAZ PISTA JOAN GINEN OSATZEN. BARATZARA, JANGELARA ETA ATARIAN IBILI GINEN.

 

c800945e-37d9-42c2-bdb7-549e3fa3c79d 1.MP4

GAILETA GAZIAK , HAUEK  EGITEKO OSAGAIAK ETA ERREZETA IZAN ZIREN ALTXORRA!

 

                                     

MOMENTUAN GAILETA GAZIAK JAN GENITUEN, ETA ASKO GUSTATU ZITZAIZKIGUNEZ ,GU ERE AUSARTU GINEN EGITERA!

 

 

 

PROIEKTUARI BUKAERA EMATEKOTAN GINENEAN, PIRATEK BESTE ERRONKA BAT JARRI ZIGUTEN,

HERRITIK BARRENA ALTXORRA TOPATZEA!!!

MALKORBE HONDARTZAN BUKATU GENUEN.

 

 

 

HAMAIKETAKO EDERRA UTZI ZIGUTEN PIRATEK!!! EARRA ALTXORRA.

 

                 

HONEKIN BUKATUTZAT EMAN DUGU PIRATEN PROIEKTUA ETA ORAIN LIBURUAREN ASTEAN MURGILDUTA GAUDE!

LASTER ARTE!

 

HH5 · Proiektuak

PIRATAK

KAIXO:

BERRIZ BUELTAN GARA, IHAUTERI ONDORENEAN PIRATEN PROIEKTUA EGITEA ATERA ZEN  BI GELETAN.

PIXKANAKA PROIEKTUAREN TXOKOA OSATU DUGU ETA ZER DAKIGUN ETA ZER JAKIN NAHI DUGUN AZTERTU.

 

 GOIZ BATEAN, BISITA BAT EGIN GENIEN 2.MAILAKOEI BERAIEK EGINA DUTELAKO PROIEKTU HAU.

BATEZ ERE  KARTOIEKIN BARKO EDO ITSASONTZI HANDIA EGIN ZUTELA GOGORATZEN ZIREN.

 

ETA GUK ERE EKIN GENION ITSASONTZIARI!

ETXETIK  MATERIALA  BATEZ ERE KARTOIAK  EKARRI ZITUZTEN (PILA BAT)!

ESKERRIK ASKO FAMILIEI!

 

 

 

 

   

 

 

ITSASONTZIA EGITEN ARITU GAREN BITARTEAN , ZIENTZIA TXOKOAN FLOTATU EDO HONDORATZEN DIREN TXALUPATXOAK EGITEN SAIATU GARA.

 

 

BESTALDE, TXOKO BEREAN,KANOIETATIK BOTATZEKO BONBAK SORTZEN IBILI GARA, ELEMENTU DESBERDINAK SARTUZ GLOBOETAN: URA, IRINA, GARBANTZUAK,…

ETA KARTOIAK JASOTZEN ARI GINELA  TXALUPA TXIKI BAT EGITEKO MODUKO KAXA BAT AURKITU DUGU! ORDUAN PIRATEN ITSASONTZIAZ GAIN,  LEHORRERA BIDEA EGITEKO MODUKO TXALUPA BAT SORTU DUGU !!!

AZKEN UKITUAK EMANDA HORRELA GELDITU ZAIGU ORAINGOZ!

 

 

 

ITSASONTZI EDERRA GERATU ZAIGU! BAINA… IKASLE HAUEK IDEIA ASKO DITUZTENEZ, GAUZA GEHIAGO BURURATZEN ARI ZAIZKIE. BERAZ, OPORREN BUELTAN AZKEN UKITUAK EMANGO DIZKIOGU ITSASONTZIARI ETA ZORTE PIXKA BATEKIN ALTXORRA AURKITUKO DUGU!

 

 

ONDO PASA OPORRAK ETA BUELTAN IKUSIKO DUGU ELKAR!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HH5 · Proiektuak

ZAPABURUAK IGEL BIHURTU DIRA

ZAPABURUTIK IGELERAKO METAMORFOSIA IKUSI DEZAKEGU IRUDI HAUETAN

ATZEKO HANKAK ATERA ZITZAIZKION  LEHENENGO ETA AURREKOAK GERO!BUZTANA MANTENDUZ…

       

BUZTANA GALDU ETA URETATIK KANPO BIZITZEN HASI ZEN!

ONDORENGO EGUNEATAN, PROZESUAREN INGURUKO ESKULANA EGIN DUGU,MOZTU MARGOTU , ITSATSI ETA AZKENIK IDATZIZ FASE DESBERDINAK. 

AZKENEAN IGEL BIHURTU DEN ZAPABURUA  (MIELTXO) ATARIAN ASKATU DUGU !

 

AGUR MIELTXO!!! BIDAI ON…

 

HH5 · Proiektuak

MATXINSALTOAREN PROIEKTUA

KAIXO LAGUNAK:GAU BELTZAREN ONDOREN,MATXINSALTOEN PROIEKTUARI EKIN DIOGU.

GAUZA PILA BAT IKASI DITUGU:

NOLAKOAK DIREN

ZER JATEN DUTEN                                                         

 NORAINOKO SALTOA EGITEKO GAI DIREN

ONDORENGO 2 BIDEOETAN, NOLA MATXINSALTOAK BERAIEK BAINO 20 ALDIZ GEHIAGO SALTO EGITEKO GAI DIREN IKERTU DUGU, GUK BERDINA EGINEZ!

MATXINSALTOAK BEZELA SALTOKA

GAINERA , NORAINO IRISTEKO GAI DIREN IKUSI DUGU, LURREAN ILARAN ETZANDA NEURTUZ SALTOAREN LUZERA!

LURREAN NEURTZEN

HEMEN DITUZUE  PROIEKTUKO SEKUENTZIA ETA  ARGAZKI BATZUK : 

                               ATARIAN TRANPA BATZUK JARRI GENITUEN

ETA  MATXINSALTOAK GELAN IZAN DITUGU ASTE BATZUETAN  

                                        ETA GERO ASKE UTZI BERRIZ ERE.

BESTALDE TXOKO BATEAN

  

 ESKOLAKO LIBURUTEGITIK, ETXETIK EKARRITAKO LIBURUETATIK ZEIN TXOSTEN ETA ARGAZKIETATIK JASO DUGU INFORMAZIOA !!

ESKULANAK ERE EGIN DITUGU!

 

 

 

 

 

BAITA MIKROSKOPIOAN  INSEKTU DESBERDINAK AZTERTU ERE!!

 AZKENIK, ETXERA ERAMAN ETA MATXINSALTOEI BURUZ KONTATZEKO  LIBURUXKA BAT OSATU DUGU

 

 

 

 

 

HORRELA , BUKATUTZAT EMAN DIOUGU MATXINSALTOEN MUNDU  MIRESGARRIA AZTERTZEARI!!!

LAISTER ARTE!!!

HH3 · Proiektuak

ARRANTZA

KAIXO FAMILIA!

 

DAGOENEKO ” ARRANTZA” PROIEKTUAN MURGILDUTA GAUDE. GALDERA ASKO DITUGU ERANTZUTEKO ETA JADA ETXETIK ETA LIBURUTEGITIK EKARRITAKO MATERIALE ASKO BILDU DUGU. KONTAKIZUNAK ETA BIZIPENAK ERE ELKAR ABERASTEN GAITUZTE. MARTXA HONETAN ARRANTZALE FINAK IZANGO GARA!

MILA, MILA ESKER!