HH4

GAU BELTZETIK ARMIARMARA

Egunerokoan gertatzen den modura, askotan hasiera zein den jakin arren, amaieraren arrastorik ez dugu izaten. Proiektu honekin gauza bera gertatu zaigu. Eskulan bat egiteko erabili genituen kalabaza pipak izan ziren bide honen hasiera markatu zutenak. Pipek kalabazara bultzatu gintuzten, horrekin esperimentatzen genuen bitartean, bizkotxo goxo bat ere egin genuelarik. Mmm, zein usain eta zapore goxoa! Kalabazatik Gau Beltzera igaro ginen. Euskal Kulturako festa honen inguruan ikasi ondoren, haurrek honekin lotzen duten animalia batenganako interes handia zutela ikusi eta…armiarma lantzeari ekin genion. Eskulan ezberdinak egin ditugu, baita pila bat ikasi ere! Guk bezain beste jakin nahi? Entzun arretaz zuen seme-alabek etxera eramaten ari diren liburuxkaren inguruko azalpenei!