| Ongi etorri ikasturte berrira! Dagoeneko tropa osoa elkartu gara LH2ko gelan aurtengo ikasturteari ekiteko. Egunero elkarrekin ikasteko eta elkar laguntzeko aukera izango dugu eta ahalik eta ondoen aprobetxatzea espero dugu. Animo den-denoi! |
Hilabetea: ekaina 2026
ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!
Hondarribira lo egitera
Pasa den astean Hondarribira joan ginen lo bat egitera. Ostegun goizean Juan Sebastian Elkano Aterpetxeko parkean jolasten ibili ginen. Bazkaldu ondoren, eguzkitako krema ondo eman eta hondartzara abiatu ginen, egiten zuen beroarekin ez ginen uretatik atera, ia ezkatak ateratzeraino! Afalostean linternak hartu eta gaubelan dantza eta kanta gozatu genuen; eta lotarako orduan batzuk lagunekin irakurtzeko tartea ere hartu zuten. Hurrengo goizean jolasak egin genituen txokotan eta arratsalderako neka-neka eginda Getariara bueltatu ginen.









