LOOK HOW WELL OUR CHILDREN SING IN ENGLISH!
Begira zein ondo abesten duten ingelesez gure haurrek!
LOOK HOW WELL OUR CHILDREN SING IN ENGLISH!
Begira zein ondo abesten duten ingelesez gure haurrek!
Otsailak 17, txapelak, txuntxurroak, mantalak, panpinak, potongoak… dena prest emanaldirako! Urduritasuna nagusi izan arren, begiak dir-dirka genituen guztiok. A ze nolako joaldun eta iñudeak gureak!
Ospakizuna, gure proiektuaren itxiera izan bazen ere, bertara iristeko lan asko egin dugu: euskal inauterietako pertsonaia ezberdinak ezagutu eta gustukoenak aukeratu, horien antzeko mozorroak sortu, txuntxurruen soinu eta pisu ezberdinak alderatu, baita birikak airez bete eta indar guztiarekin adarra jotzen saiatu ere. Egia esan, gehien gustatu zaiguna, gure kasa entseguak egitea izan da, pasilloan gora eta behera ibiliz.
Amaitu dira txaranga, kolore eta dantzaz beteriko inauteriak. Zer izango ote da hurrengoa?
Urdina, horia, berdea, arrosa… kolore adina gustu ditugu gure gelan.
Margotzea gogoko dugun arren, horiekin esperimentatzea zoragarria da. Oraingo honetan, tenperekin jarduteko teknika ezberdinak landu ditugu: marrazki abstraktuak egiten dituzten kanikak, kristalak garbitzekoarekin sortutako ostadarrak edota pintura tantak zanpatuaz lortutako mila forma eta koloretako tximeletak.
Gu bai gu artistak!
Egunerokoan gertatzen den modura, askotan hasiera zein den jakin arren, amaieraren arrastorik ez dugu izaten. Proiektu honekin gauza bera gertatu zaigu. Eskulan bat egiteko erabili genituen kalabaza pipak izan ziren bide honen hasiera markatu zutenak. Pipek kalabazara bultzatu gintuzten, horrekin esperimentatzen genuen bitartean, bizkotxo goxo bat ere egin genuelarik. Mmm, zein usain eta zapore goxoa! Kalabazatik Gau Beltzera igaro ginen. Euskal Kulturako festa honen inguruan ikasi ondoren, haurrek honekin lotzen duten animalia batenganako interes handia zutela ikusi eta…armiarma lantzeari ekin genion. Eskulan ezberdinak egin ditugu, baita pila bat ikasi ere! Guk bezain beste jakin nahi? Entzun arretaz zuen seme-alabek etxera eramaten ari diren liburuxkaren inguruko azalpenei!
Kaixo familia:
Hona hemen hiruhileko honetan abesten eta dantzazen ari garen abestiak.
BURUAN JANTZI DUT
SAGU TXIKI
SAGARRA ZINTZILIK
ASTEKO EGUNAK
1, 2, 3, 4
BEHIN JOAN NINTZEN
ANIMEN GAUA
Kaixo familia!
Ostiralean, ikasturteari amaiera emanez, egun pasa ederra igaro genuen lagun artean Orion. Hodartza ondoko parkera bidean patatero asko aurkitu genituen, oilo, oilar baita oilo bereziak ere. Hamaiketako goxoaren ondotik parkean jolastu genuen erdi ondoratutako barkuaren inguruan. Etxera bueltatu aurretik Galderri ia-ia sokatiran irabazi genion! Hurrengoan bai!
Primerako eguna izan zen!
KAIXO FAMILIA!
Tximeletaren proiektuarekin aurrera goaz eta gaurkoan tximeleten jaiotzen berri eman behar dizuegu. Lehen bi tximeletak jaio zaizkigu. Proiektuan zehar ikerketa lanean ibili ondoren tximeleten zikloa, anatomia, motak, elikagaiak…ezagutu ditugu eta orain bertatik bertara ikusteko aukera dugu. Lupa eta mikroskopio digitalaren bidez gure tximeleten antenak, begiak, hegalak…ikusi ditzakegu eta beste intsektuekin alderatu ere bai.
Bidean kezka gehiago sortu zaizkigu: Gorriz margotuta zegoen beldarrari zer gertatuko zaio? Zergatik ez dute hegan egiten gure tximeletek?… Ea galdera hauei erantzuteko gai garen. Bitartean jolasten jarraitzen dugu!
KAIXO FAMILIA!
ETXEAN ERE ENTZUN ETA ABESTU DITZAZUEN JARRAIAN ESKAINTZEN DIZKIZUEGU GELAN ABESTEN DITUGUN 3.HIRUHILEKO ABESTIAK.