HH2

ESKOLAKO ANIMALIAK


Eskolako atari estalian armiarma bat topatu genuen, interes handia sortu zitzaigun eta argazkia atera genion.

Pixkanaka, eskolako espazio ezberdinetan animalitxo gehiago ikusten hasi ginen. Guzti-guztiei argazkia ateratzen diegu eta batez ere hankatxoetan erreparatzen dugu, batzuk 6 hanka dituzte eta beste batzuk berriz 8.

Gure hamaiketakoan ere bai!!!

Ateratako argazkiak hormairudi batean itsasten jarduten gara, animalia bakoitza non topatu dugunaren arabera.

Labezomorroren abestia eta Alaitzek sorturiko armiarmaren ipuina landu ditugu.

Eskulantxo bat ere egin dugu. Armiarma bat tenperarekin eta ondoren bere amarauna josi.