Eguraldiak lagun, aurreko astean Edurneren baratzara joan ginen. Elkarlanean, etekin asko atera genion goizari.
Asko ikasi dugu Edurnerekin. Beheko bideoan zein gogotsu eta gustora ibili ginen ikusiko duzue!
Altza porruuuuuuuu!

Iraileko eguraldi ona aprobetxatuz, Eitza auzora joan gara.
Bidean txakolindegiko langileak mahatsa biltzen aurkitu ditugu eta mahatsa dastatzera gonbidatu gaituzte.
Pixkat aurrerago Eitzara iritsi eta behiei jaten ematen ibili gara.
Hamaiketakoa bukatu ondoren lurrarekin jolasean ibili gara.
Hostoak, gaztainak eta ezkurrak biltzen bueltatu gara eskolara. Goiz ederra izan da, naturarekin murgiltzen garen bakoitzean izugarri gozatzen dugu!
Kaixo!
Hemen gaude 5 urtekoak!!
Ameslariak, bakarrak, naturalak eta errepikaezinak gara. Aniztasun honek aberasten gaitu.
Aurten ere, barne esperientziak bizitzeko eta ingurua ezagutzeko irrikitan gaude!
Aurrera!!!!