LH1

Igeriketa ikastaroan ari gara

Kaixo lagunak!

LH1eko ikasleok igeriketa ikastaroan ari gara otsailaren 11tik martxoaren 11ra bitartean. Oso esperientzia polita izaten ari da eta asko ari gara ikasten.

Ziur gaude amaieran benetako igerilariak izango garela!

Animo, LH1! 💙

 

LH1

PROIEKTU BERRIAREN HASIERA -ENGLISH

Azken asteetan familiaren gaia aitzakiatzat hartuta, familieako kideen izenak, etxeko leku ezberdinak eta bertan egiten diren ekintzak lantzen aritu gara ingeleseko saioetan. Landutako egiturak praktikan jartzeko, argazkian agertzen diren jolasa eta “Where is Teddy?” ipuina sortu ditugu etxean elkarrekin ingelesez jolastu dezazuen.

Hemendik udaberriko oporrak bitartean berriz, “Washing line” ipuina abiapuntutzat hartuta hiztegi eta egitura berriak lantzen arituko gara.