HH4

1. HIRUHILEKO ABESTI, OLERKI ETA ASMAKIZUNAK


ZENBAKIAK IKASTEN

 

 

 

 

HH4

KUKURUTXA PROIEKTUA AMAITU DUGU

Gure eskolako atarian, harritxoen azpian, egunero kukurutxa pila bat topatu izan ditugu eta hori dela eta, kukurutxaren proiektua egitea erabaki dugu. 

“Zer jaten dute?”

“Non bizi dira?”

“Zenbat hanka dituzte?”

“Zenbat urtez bizi dira?”

 

Lehenengo, proiektu guztietan bezala,informazio bilketa bat egin dugu eta txoko zuria prestatu dugu. 

Asko ikasi dugu!

4 antena eta 14 hanka dituzte. Lurrazpian bizi dira eta belarra eta hostoak jaten dituzte. 3 urtez bizi dira gehienez eta zentimetro 1 inguru neurtzen dute. Beldurtzen direnean, bola egiten dira beraien burua defendatzeko. 

Informazio honekin guztiarekin liburuska bat sortu dugu. 

Atarian, harritxoen azpian, kukurutxa asko topatu ditugu eta gure geletan kukurutxak izateko bizitoki bat prestatu diegu. 

Harritxoen gainean egur xafla batzuk ipini ditugu kukurutxa gehiago aurkitzeko asmotan. Esaten da kukurutxei egurrak berotasuna ematen diela, baina gure egurretara ez dira hurbildu!

Eskulanak ere egin ditugu. Hau egiteko “goma eva” erabili dugu. 

Proiektuarekin amaitzeko, denon artean RAP bat asmatu dugu.

Lehenengo, musika oinarri bat aukeratu dugu.

Ondoren, honen gainean, guk asmatutako hitzak abestu ditugu.

Amaitzeko, bideoklip bat grabatu dugu. 

KUKURUTXA BIDEOKLIPA

 

“KUKURUTXA KUKURUTXA

HAU IZAN DA GUZTIA

DENOK ESPERO DUGU

GUSTOKUA IZATIA”