HAURREN INTERESETATIK ABIATUTA, BURUHANDI ETA ERRALDOIEN PROIEKTUA LANTZEN HASIAK GARA. HEMEN ARGAZKI BATZUK !!!!
HAUEK DIRA ETXETIK EKARRITAKO BURUHANDIAK, LAN EDERRA EGIN DUZUE!!! ERAKUSKETA JARRI DUGU.
HAURREN INTERESETATIK ABIATUTA, BURUHANDI ETA ERRALDOIEN PROIEKTUA LANTZEN HASIAK GARA. HEMEN ARGAZKI BATZUK !!!!
HAUEK DIRA ETXETIK EKARRITAKO BURUHANDIAK, LAN EDERRA EGIN DUZUE!!! ERAKUSKETA JARRI DUGU.
IKASTURTE BERRIA HASI DA ETA ELKARREKIN JOLASTEKO AUKERA DUGU. lAGUN BERRI BAT DUGU, MANEX. OSO ONDO PASATZEN DUGU!!!!!
Kaixo familia!
Gaur Eduri agurra egin diogu. Gure artean egon den praktikaldi honen ondoren eskerrak eman nahi izan dizkiogu.
Eskerrik asko!
Amaitu dugu eskolan aurkitu ditugun zomorroekin egin dugun horma-irudia.
Espezie ugariri atera diegu argazkia: Armiarma, eulia, liztorra, mila-zangoa, ehun-zangoa…
Batzuen izen zientifikoa ere atera dugu sakeleko aplikazio baten bidez.
– Komuneko paperarekin jolasean aritu ginen gelan:
– Komuneko papera, ura eta kolarekin nahastu eta pelotatxoak egin genituen. Ondoren, kartoi batera bota genituen pelotatxoak:
-´Kartoia lehortu zenean, tenpera txorrotekin margotu eta kuadro ederra atera zitzaigun:
Erinen proposamenari helduta, zentzumenekin jolasean aritu gara hainbat jarduera eginez.
Mihia eta sudurra dantzan jarri ditugu, material ezberdinekin esperimentatu dugu eta begiak zorroztu ditugu…
Inauterietan, PERU KROKODILOA abestiarekin egin genuen dantzaren bideoa duzue ondorengo estekan.
3 urtekoek txanogorritxoren ipuina kontatu ziguten itzalen bidez.
Ondoren, gure haurrak aritu ziren itzalekin jolasten.
Aurpegiak margotu eta argi beltzarekin gozatu genuen.
Eskolako atari estalian armiarma bat topatu genuen, interes handia sortu zitzaigun eta argazkia atera genion.
Pixkanaka, eskolako espazio ezberdinetan animalitxo gehiago ikusten hasi ginen. Guzti-guztiei argazkia ateratzen diegu eta batez ere hankatxoetan erreparatzen dugu, batzuk 6 hanka dituzte eta beste batzuk berriz 8.
Gure hamaiketakoan ere bai!!!
Ateratako argazkiak hormairudi batean itsasten jarduten gara, animalia bakoitza non topatu dugunaren arabera.
Labezomorroren abestia eta Alaitzek sorturiko armiarmaren ipuina landu ditugu.
Eskulantxo bat ere egin dugu. Armiarma bat tenperarekin eta ondoren bere amarauna josi.