Txokolatea egin eta margotzen ibili ginen. Beno, margotzen eta dastatzen ere.








Animaliekin jolasean hasi ginen.

Ondoren animalien soinuak entzun genituen.Baina arreta dinosaurioetan jarri genuen.
Telebista handian, “kantu koloreren” dinosauroak abestia entzun ondoren, Dinosauro ezberdinak ere ikusi genituen.

Plastilinarekin dinosauroak egiten ere saiatu ginen.

Dinosauro oinatzak ere egin genituen.

Duela aste batzuk LH1-ekoen gelara joan ginen txita jaioberriak ikustera.

Txita jaioberriak

Esan ziguten ezin zirela ikutu beldurtzen zirelako

Txintxo-txintxo egon ginen txitak ikusten

Asko gustatu zitzaigun
Atarian hosto pilo bat ditugunez, egun batean jaso eta gelara eramatea bururatu zitzaigun. Zer egingo dugu hostoekin? “Kola” erabiltzen hasteko unea iritsi da!




HH2-B gelan ez ditugu haur guztiak batera izan oraindik, hortaz, aurkezpen moduan bakarkako argazkia doakizue. Guztiak etortzen direnean, igoko dugu taldeko argazkia.
HH2-A gelako aurkezpena.
Atzokoa egun seinalatua izan genuen egutegian, apirilak 23, liburuaren eguna. Ez zitzaigun oharkabean pasa, beraz, merezi duen bezala ospatzeko lantxo bat prestatu dugu zuentzat. Haur Hezkuntzako irakasleek ipuintxo bana kontatuko dizuegu: