

Gaur haurreskolara joan gara, txikienekin gabonetako kantak abestera. Bertako saioa guretzako festa izan da, baina bidean atera ditugu argazki batzuk.





Zein polita izan den haurreskolako laguntxoak ezagutzea!!! Iazko irakasleak berriz ikustea ere ederra izan da, aupa Getariako haurreskola!
Ba… bai!!! Olentzerori ikatza hartu diogu. Beno, ez eskola berotzeko, horretarako baditugu berogailuak. Baina guk ere, Olentzero bezala apur bat zikindu nahi genuen.






Azkenean arte lan ederrak egin ditugu, eta dena Olentzeroren ikatzarekin egina.
Olentzero etorri da eskolara, orain jakin dugu zergatik dabilen beti hain zikin. Ikaskina da bera, Euskal Herriko etxe eta baserriak berotzeko, ikatza banatzen du neguan.








Ikatza ikutu ondoren, Olentzerori kantuan ibili gara: Olentzero, hator hator, din dan don… kantatu dizkiogu.

Gabonak badatoz eta gure eskolako pasiloa atondu beharra dugu, ea gustatzen zaizuen gure lana:










Gabonetako zuhaitza bukatu ondoren… festarako ordua da!!!
Hau sorpresa! 6. mailako hiru laguntxo etorri zaizkigu ipuin bat kontatzera:
KOKO MIKO KOKO MIKO GELDIRIK HOR MUTIKO,
KOKO MIKO MIKO TIK GELDIRIK HOR POXPOLIN.
BELARRIAK ERNE, BEGIAK ZABALIK ETA BIHOTZA LASAI.
BAZEN BEHIN…





ETA HALA BAZAN ALA EZ BAZAN,
SAR DADILA KALABAZAN,
ETA ATERA DADILA, GETARIAKO PLAZAN!
Sagu txiki baten bisita izan dugu eskolan, aukera paregabea berari buruz zertxobait ikasteko. Eskolako guraso batek sagu txikien mundu harrigarrira hurbildu gintuen.






SAGU TXIKI, SAGU MAITE,
ZULOTXOAN GORDE ZAITEZ.
ZAPIK IKUSTEN BAZAITU
KRIS KRAS JAN EGINGO ZAITU.
EZ NAU JANGO!
JANGO ZAITU!
Azaroaren 12an, laguntxo berri bat gehitu zitzaigun gure gelako kuadrilara. Elisabeta du izena eta orain, guk egin genuen moduan, egokitzen ari da. Oso pozik gaude gurera etorri delako, ederki pasako dugu!!!
