HH2

GURE ESKOLAKO TXITAK

KAIXO FAMILIA!

 Badira egun batzuk gure Eskolan txitak jaio direla. LH1eko lagunen gelan txitak jaio dira! Inkubadoran izan dituzte 21 egunez eta jaio dira azkenean! Ezin izan dugu ikusi gabe gelditu eta bisitan joan gara birritan. Nereak azalpenak eman dizkigu, nondik jaio diren, zer jaten duten, argi gorria zertarako den…Bata, horixka, bestea, marroixka. Bada baita beltza den txita ere! Gu bezalaxe, anitzak gure Eskolako txitak! Gora aniztasuna!

GURE ESKOLAKO TXITAK