HH3

AZKEN AGURRA

Kaixo lagun!

Orain bai, orain irakasleon txanda da. Gaur oporrak hartu ditugu! Gelak jaso, datorren ikasturteko gelak prestatu eta familian, lagun artean, oporraz gozatzeko unea iritsi zaigu.

Ederra izan da ikasturtea eta zuen eskolako bi ikasturte hauetan bidelagun izatea plazerra izan da.

Ez dugu agurtu nahi argazki bat partekatu gabe. Udaberrian arrautzatxo batzuetatik beldar ñimiño batzuk jaio ziren gelan eta behar bezala zaindu ondoren beldar handikote izatera pasatu ziren. Masusta ondoko hosto nahikoak jan ondoren zetarekin kuskuan bilduta ikusi zenituzten baina ez zenuten aukera izan metamorfosia ikusteko. Aurten berandu xamar egin dute kuskua. Baina…. atzo lehenengo tximeleta jaio zen eta gaur beste hiru. 1+3 zenbat tximeleta? Emea eta arra elkartu, emeak arrautzak ipini eta datorren ikasturtean 4 urteko geletara eramango ditugu arrautzak. Zer iruditzen?

 

Gozatu merezitako oporraz.

 

EDURNE ETA GENTZANE

HH3

SAN ANTON

Egun on familia!

Gaur San Anton mendira joan gara Eskolako 3, 4 eta 5 urteko umeak. Poliki-poliki abiatu gara Eskolatik eta ordu bete inguru igaro da San Anton mendiko parkera iritsi garenerako. Bidean sugandilak, lore usaidunak, txori kantuak baita sorginen etxeak ere izan ditugu bidelagun. Hamaiketakoa egin ondoren abestuz itzuli gara lehengoko bidetik eta Eskolako azken aldapa igotzen hasi aurretik sorpresa izan dugu: Fernando zain genuen indarrak berreskuratzeko izozki banarekin. Irteera borobila gaurkoa!

 

HH3

KUSKUA!

Kaixo familia!

Gure beldarrak jan eta jan ibili dira eta dagoeneko ez dira beldar ñimiñoak!

Atzo gure beldar bat sortzen duen zetarekin bere kuskua prestatzen ikusi genuen eta gau oso lan eta lan ibili ondoren gaur goizean jada bere kuskuan gordeta topatu dugu. A zer sorpresa gurea! Orain hotxe barruan egunak pasako ditu eraldaketan. Metamorfosia gertatuko da! A ze hitza! Beldar izatetik tximeleta izatera pasako dela badakigu, baina nolako tximeleta izango da? Oraingoan ere pazientzia pixkat beharko dugu.