HH3

AZKENEAN!

Arratsalde on familia!

Dagoeneko jakingo duzue gure gelan beldarrak ditugula  baina ez da hain erraza izan hau lortzea. Jarraian kontatuko dizuegu:

Iaz gelan izan genituen tximeleten arrautzak gelara ekarri genituen. Urte bete armairuan gorde ondoren hozkailuan sartu behar izan genituen. Zergatik? Bada, gure beldarrek masustaondoko hostoak besterik ez dituztelako jaten eta jaiotzen hasi zirenean oraindik zuhatzek ez zituztelako hostorik. Prozesua geldiarazteko hozkailuan sartu genituen.

Aste Santuak ondoren, behin hostoak hasita, arrautzak atera genituen hozkailutik. Eta horrela, itxaron eta itxaron, itxaron eta itxaron kezkatu ginen arte. Ez ziren jaiotzen gure beldarrak. Galdezka hasi ginen eta jakin genuen berotasuna behar izaten dutela eta  horregatik ideia ezberdinak izan genituen:  berogailuan jarri, Valentzira joan ( han beroa egiten omen du)… . LH 4. mailakoen gelara joan ginen haiek ere beldarrak baitituzte eta hara zer ezustekoa! Haien gelan beldar batzuk jaio ziren. Egia esan gela hartan gurean baino bero gehiago egiten zuen. Esperimentu bat egitea pentsatu genuen: Arrautza batzuk berogailu gainean jarri eta besteak bere horretan utzi. Eta ba al dakizue zer gerrtatu zen? Bada bai berogailu gainean zeudenak baita bere horretan utzi genituenak ere jaio zirela. Konturatu ginen pasientzia pixkat ere behar genuela, bakoitzak bere denbora behar izaten duelako.

Beldarrak oso oso txikiak dira baina mikroskopio digitalari esker oso ondo ikusten ditugu. Burua, bularra, sabela, hankak, hanka faltxuak… Ea beldarren prozesu osoa ikusteko denbora dugun udako oporrak etorri aurretik. Tori argazki batzuk.