HH3

LEHEN ETA ORAIN

Egun on familia:

Gaur aitona Mariano izan da gurean. Lehengo eta oraingo garraiobideen inguruan hitz egin digu, antxuaren garraioan erabiltzen direnen inguruan, hain zuzen ere.  Getarian otarrak, gurdiak, idiak… horiexek ziren antxua arrantzatu eta garraiatzeko bideak duela urte batzuk. Pixkanaka “modernizatuz” joan direla esan digu Marianok. Gaur egun garabiak, plastikozko kutxak, transpaleak, fenwichak, kamioiak… ditugu garraiatzeko. Lana arinagoa eta azkarrago egiten dela esan digu baina gure kamioiek ingurua kutsatzen dutela ere badakigu. 

Interesgarria izan da oso Marianoren azalpena

eta gu oso eskertuta gaude.

 

Mila mila esker, Mariano!

HH3

HELIZEA MARTXAN

Kaixo familia:

Gaur teknologian murgilduta ibili gara. Garraiobide askok argiak eta helizeak dituzte: abionetek, helikopteroek eta itsasontziek, esaterako. Nola funtzionatzen duten ikusi ahal izan dugu amatxok prestatutako trikimailu bati esker.

 

Eskerrik asko! 

 

HH3

GARRAIOBIDEAK

KAIXO FAMILIA!

Oraingo honetan garraiobideekin erabat murgilduta gabiltza. Airekioak, lurrekoak, uretakoak ….Asko ezagunak dira guretzat beste asko berriz inoiz ere  ez ditugu ikusi ere egin.  Material asko ari gara biltzen jostailuak, ipuinak, argazkiak…. Bidean galdera askori erantzuna aurkituko diegulakoan eta esperientzia ezberdinak biziko ditugulakoan gaude. Aldez aurretik mila esker!

 

HH3

GORA IÑAUTERIAK!

Egun on, familia!rak

Gaur Iñauteriak ospatu ditugu Eskolan. Trapu zaharrak besterik ez ditugu behar izan itxura aldatzeko! A zer itxura gainera…. Pozik irten gara kale jiran Eskolatik kiroldegira. Eskola osoa bertan ginen: irakasleak, haurrak, familiak.

Hasiera irakasleek eman dute. A zer ezustekoa, dantzan ere badakite eta! Ondoren HH eta LHko emanaldiek jarraitu dute. Gosetuta ginen eta guraso elkartekoen eskutik opila eta txokolatea izan dugu hamaiketako gisa. Primeran pasa dugu!

 

HH3

NEGUKO OPORRAK

Egun on, familia!

Neguko oporrak etorri dira eta azkenengo eguna berezia izan da gure Eskolan. Amona-xaharrak, aitona-xaharrak, musikariak, baita Olentzero eta Mari Domingi ere bertan izan ditugu. Guraso Elkartekoek prestatu dizkiguten ogitartekoak… denetarik izan dugu. Primeran ibili gara Eskolako guztiekin batera abestuz. Orain indarrak berreskuratzeko unea iritsi zaigu. Bueltan elkar ikusiko dugu. Bitartean, ondo pasa!

HH3

Armiarma!

Egun on familia!

Dakizuen moduan Eskolan erakusketa antolatu dugu gure proiektuari amaiera emanez. Bidean gure zalantzak argitu ditugu eta bitxikeria uguarirekin topatu gara. Ez genuen uste hainbeste armiarma ezberdinekin topatuko ginenik! Tarantula urdina, Tigre armiarma, Indioilar armiarma…Tarantula Goliat gure eskua baino handiagoa da eta Bilbon dagoen “Ama” eskulturak ia gure eskola adina neurtzen du! Dagoeneko ikasi dugu pozoia dutela eta kontuz ibili beharra dugula. Ez ditugu ukituko ez eta zapalduko ere ez badugu intsektuen artean bizi nahi behintzat (Intsektuak jaten dituzte!).

Erakusketa ikusi ezin duzuenontzat hementxe gure haurren azalpenak. Ea gustuko duzuen!

ARMIARMA

 

HH3

ERAKUSKETA

Egun on familia!

“Armiarma” proiektuari amaiera emateko erakusketa bat antolatu dugu gure eskolako lehen solairuan. Etorri eta gozatu!

….eta etorri ezin duzuenok, lasai, zerbait ari gara prestatzen!

Laister arte

HH3

ARMIARMA EZAGUTUZ

Egun on familia!

Armiarma proiektuan murgilduta jolastuz ikasiz goaz. Etxetik informazio asko jaso dugu; Lankideak etorri dira Bilboko armiarma erraldoiaren berri ematera eta adi-adi entzun ditugu bere azalpenak; 4 eta 5 urteko lagunek armiarmak ekarri dizkigute eta guk mikroskopio digitalarekin aztertu egin ditugu; Hainbat eskulan egin ditugu.

Eta oraindik armiarma bitxiak ezagutzeko prest gaude!