HH3

GAU BELTZA

Kaixo familia!

Gaur Gau Beltza ospatu dugu gelan. Mamuak, sorginak, armiarmak… A ze beldurra! Baina lasai, jolasean beldurrak uxatu ditugu!

HH3

ARMIARMA

Egun on familia:

Dakizuen moduan “Armiarma” proiektuari hasiera eman diogu gure geletan. Jakin mina sortu du gelan azaldu den armiarmak eta galdera asko ditugu argitzeko. Zuen laguntza ere hasi gara nabaritzen gelan. Mila mila esker!

HH2

OPORRAK!

Kaixo familia!

Konturatu baino lehen amaitu da gure Eskolako lehen ikasturtea. Azkar ezta? Orain inadarrak hartuko ditugu gure etxekoen ondoan. Datorren ikasturtean HH 3 gelan ikusiko dugu elkar! Handitzen-handitzen goaz!

Gozatu!

HH2

TXIMELETAK JAIO DIRA

Kaixo lagun!

Tximeletak jaio dira!

Azkenean ipuinak kontatu bezala gure beldarrak tximeleta bihurtu dira. Txuriak dira. Antenak, begiak, hegoak eta hankak dituzte baina ez dute hegan egiten.

 

Guk hegan egin nahi izan dugu gure koloretako hegalekin

HH2

UDABERRIA HELDU DA

IEPA JOXEPA!

Udaberria atsegin dugu. Gure atariko lorategian loreak hazten ari dira. Egunero gabiltza kimuei begira noiz lorea aterako zain. Gelan ere gure haziak landatzen aritu gara. Lurra, ura eta argia behar dute. Ea hazten diren gure babarrun, txitxirio eta lenteja landareak.