HH3 · Sailkatu gabea

Azken eguna!

Arratsalde on, familia:

 

Urte osoko abenturen ondoren, HH 3ko ikasle eta irakasleok ikasturtea amaitu dugu. Barre, negar, ikasketa, jolas eta abesti artean igaro dugu denbora, eta orain,  agurra emateko garaia iritsi da.

Azken asteotan emozioz beteriko jarduerak izan ditugu,  Eskolako jaialdia, gure inguruko parkera egindako irteera, azken hamaiketako berezia…

Ikasturte honetan hazi egin gara: hizkuntzan, harremanetan, emozioen kudeaketan eta baita  autonomia pertsonalean ere. Gurasoen, hezitzaileen eta lagunen laguntzarekin pauso handiak eman ditugu.

Eskerrik asko urte osoan bidelagun izan zareten guztioi. Orain, atseden hartzeko eta uda zoragarri batez gozatzeko garaia da.

Agur eta laster arte!

HH3

Aupa Orio!

Iepa familia!

Gaur, HHko 3, 4 eta 5 urteko ikasleekin Oriora joan gara, ikasturteari amaiera emateko antolatutako azken irteeran. Eguraldia lagun izan dugu eta eguna zoragarri joan da: ilusioa, barreak, jolasak eta momentu politak izan dira nagusi.

Goizean autobusez abiatu gara, haurrak emozioz beterik. Oriora iritsi bezain laster ahateak, antzarrak, oiloak….bisitatu eta  hondartzara gerturatu gara, eta han, talde txikitan, jolasak eta ekintza desberdinak egin ditugu. Haurrek harea ukitu, gazteluak eraiki . karakolak bilatu eta itsasoaren soinua entzun dute, beti hezitzaileon zaintzapean.

Bazkaltzeko ordua iritsi denean, zelaian bildu gara denok elkarrekin bazkaltzeko. Bazkalostean, atseden apur bat hartu eta berriro ere jolasean aritu dira haurrek, askatasunez eta laguntasunez.

Eguna bukatzean, haurrek nekatuta baina poz-pozik itzuli dira autobusera. Aurpegietan irribarrea eta bihotzean oroitzapen eder bat zeramaten.

Ingurune naturalean elkarbizitza eta jolasa sustatzea, talde kohesioa eta laguntasuna indartzea, autonomiarako urrats berriak ematea esparru ezberdin batean eta esperientzia positiboak eskaintzea ikasturtea amaitzeko izan dira gure helbruak.

Egun zoragarri honen ostean, argi dugu: haurrak zoriontsu izan daitezen, batzuetan nahikoa izaten dela hondartza, lagunak eta eguraldi ona.

 

HH3

ZETARREN BIDAIA

Iepa, Joxepa!

Badira egun batzuk tximeletak jaio direla gure geletan. Azkenean! Liburuek kontatu bezala arrautzetatik jaio ziren beldar nimiƱoak tximeleta bihurtu dira! 

Idea asko genituen buruan; Handiak izango dira!; Kolore askotarikoak! Alejandra tximeleta bezain handiak! ….baina azkenean ikusi dugu gure usteak erdi ustel izan direla! Txuriak eta nahiko txikiak dira. Ez dute espirotronparik. Ez dute jaten. Emeak eta arrak elkartu ondoren emeek arrautzak ipintzen dituzte eta gero hil egiten dira.  Arrautza hauek gorde egingo ditugu eta datorren udaberrian ikusiko dugu zer gertatzen den.

 

Zetarren bidaia interesgarria iruditu zaigu. Ea zuei zer iruditzen zaizuen.

ZETARREN BIDAIA