Iepa familia!
Gaur, HHko 3, 4 eta 5 urteko ikasleekin Oriora joan gara, ikasturteari amaiera emateko antolatutako azken irteeran. Eguraldia lagun izan dugu eta eguna zoragarri joan da: ilusioa, barreak, jolasak eta momentu politak izan dira nagusi.
Goizean autobusez abiatu gara, haurrak emozioz beterik. Oriora iritsi bezain laster ahateak, antzarrak, oiloak….bisitatu eta hondartzara gerturatu gara, eta han, talde txikitan, jolasak eta ekintza desberdinak egin ditugu. Haurrek harea ukitu, gazteluak eraiki . karakolak bilatu eta itsasoaren soinua entzun dute, beti hezitzaileon zaintzapean.
Bazkaltzeko ordua iritsi denean, zelaian bildu gara denok elkarrekin bazkaltzeko. Bazkalostean, atseden apur bat hartu eta berriro ere jolasean aritu dira haurrek, askatasunez eta laguntasunez.
Eguna bukatzean, haurrek nekatuta baina poz-pozik itzuli dira autobusera. Aurpegietan irribarrea eta bihotzean oroitzapen eder bat zeramaten.
Ingurune naturalean elkarbizitza eta jolasa sustatzea, talde kohesioa eta laguntasuna indartzea, autonomiarako urrats berriak ematea esparru ezberdin batean eta esperientzia positiboak eskaintzea ikasturtea amaitzeko izan dira gure helbruak.
Egun zoragarri honen ostean, argi dugu: haurrak zoriontsu izan daitezen, batzuetan nahikoa izaten dela hondartza, lagunak eta eguraldi ona.