Sailkatu gabea

Lorategi magikoa Olatu gelan

Iñauterietan eta gerora ere zirko lanak egin ostean, lanpetuta jarraitzen dute HH4ko artista hauek zirkoko proiektuan murgilduta. Sorginkeria kutsua duen Sarian Zun Zun abestiarekin magia eginez datoz oraingoan. Jo eta ke, lorategiko lore ederrena sortu arte! Hemen klikatu, bideoa ikusteko.

Sarian zun zun,
sarian zun zun zena,
launkirinkun launkirinkun
launkirinkun lena!

HH4

ARGI BELTZA

Ostiralean ARGI BELTZA tailerraz gozatu genuen. Gure ikasleak, gelak ilunak ikusterakoan,  sorpresa galantarekin topatu ziren. Elementu txuriek, naiz fosoforitoek, argi berezia eta desberdina eskeintzen ziguten.  Tenpera, plastilina, margo, makillaje  eta mozorro fosforitoekin  zentzumen espazio honetan MUNDU MAGIKO batean murgiltzeko aukera izan genuen.

 

 

HH4

ONDO PASA NEGUKO OPORRAK!

-ENEEEE MARI DOMINGI, IKUSTEN AL DITUN UME EDER HAUEK?

-BAI OLENTZERO, A ZE UME JATOR TA EDER ASKUAK!

-HARTUKO NIKEN HAUEN INDAR ETA NERBIYUA GARAI HAUETAKO!

-TIRA TIRA POTXOLO, GU´RE UAINDIK BAZAKAGUK INGURUAK ASTINTZEKO GARRA!

-HARA, ARGAZKIYA NAHIKO DITINE HAUEK E.  AIZU, TA IRAKASLEK E EZ DAKAE BA ITXURA MAKALA…

-IKATZA OLENTZERO! HAUEI ZAKUKA IKATZA BAKOITZAI!

 

HH4

EGUNEKO ZENTRORA BIXITA

Getariko eskolatik eguneko zentrora paseotxo bat baino ez dago, erraz egin daitekeena. Zeinen gertu gauden distantzian, urrutixeago urteetan barrena, ta ziurrenik, urrunegi eguneroko martxan. Etxera iritsitakoan, amari besarkada bat eman eta “maite zaitut” esateko esan dio Domingak haur bati eskuetatik helduta. 97 urte ditu eta berak badaki guk oraindik ikasteko dauzkagun gauza asko. Elkarrekin abestu dugu, eta bingoan jolastu, eta oso gertu sentitu gara, lau urteko haurrak eta noizbait lau urteko haur izan zinetenak. Momentua bizitzeko esan digute, ez egoteko ostiralaren zain poz hori gureganatzeko, beti dela orain, eta horrek inporta duela. 

Eskerrik asko Teresa, Juan, Rosario, M.Angeles, Lore, Josefa, Eugenia, Dominga eta Josefina une goxo honengatik. Aurrerantzean, gertu izateaz gain, hurbil sentitu nahi zaituztegu, hoixe baietz!

HH4

URDINEKIN GETARIA EZAGUTZEN!!

Kaixo familia

Bukatu dugu iada Urdinen proiektua! Urdin ez omen da eskolara bueltatuko…aske bizi nahi du! Hori dela eta, gu joango gara noizean behin bera bixitatzera. Proiektu honekin, gure herriko bazterrak ezagutzeko aukera ederra izan da!!

Mila esker famili guztiei, proiektu honetan eskeinitako zuen laguntzagatik.

Bideoa ikusi ahal izateko, beheko irudian sakatu!