Eskolako txikiak gogotsu hasi dugu bigarren hiruhilekoa.
Ostegunak bereziak izaten dira, goizean goiz mantala jantzi eta andereñoek mimoz prestatutako proposamenetan murgiltzen gara, esperimentatuz eta gozatuz!






Eskolako txikiak gogotsu hasi dugu bigarren hiruhilekoa.
Ostegunak bereziak izaten dira, goizean goiz mantala jantzi eta andereñoek mimoz prestatutako proposamenetan murgiltzen gara, esperimentatuz eta gozatuz!






Iritsi da opor-aldia!
Zenbat emozio sentitu ditugun hilabete hauetan zehar, ene! Baina zeinen polita izan den azkeneko eguna; haur guztiak elkartzea, elkarrekin abestea eta dantzatzea… Aupa gu!!
Atseden hartu, eta indartsu bueltatu!!

Zuen eskola ibilbidean
jadanik zenbat pasarte,
erori, altxa, zikindu eta
jolastuz nekatu arte,
eskailerak gora eta behera
denek a ze borondate,
bidean oztopoen gainetik
aurrera egin dezute.
Batzutan alai egonda eta
beste zenbaitetan triste,
ume lasaia nahiz bihurria
degu andereñok maite,
bertako txikienak izanik
zeinen handiak zarete,
zuen irri ta oihuak dira
Iturzaetaren parte
1. hiruhilekoan landu ditugun abesti eta olerki batzuk partekatzen ditugu: Hurrengo estekan klik egin.
Edo bestela hemen;
Gure eskola ibilbidea hasi berri dugu, eta hiruhileko honetan zehar hamaika abentura bizi izan ditugu. Ostiral goiza oso-oso berezia izan zen, aldapa behera abiatu eta Katxapo Haurreskolara joan baikinen, bertako txikiei abestera. Han, Getariako txikienak elkarturik, hasieran lotsati eta gero bihurri, elkarren ondoan dantzatuz eta jolasten ibili ginen.
Behean argazkitxo batzuk ikus ditzakezue, eta haurtxo batzuk falta zirenez baita marrazkitxo bat ere, bihotz-bihotzez andereño denon partez.


