Putzutan sartu, zikindu
eta pasa uda mamitsu,
jolastu, erori, altxatu
eta izan zoriontsu!

A ze goiz pasa ederra gaurkoa!
Eskolan elkartu eta umore onez abiatu gera. A ze txapeldunak gure txikiak, gogotsu iritsi dira Usotegira. Bertan, Uxunek harrera goxoa egin digu eta bertako untxiak, txerria, arkumeak, oiloak… ezagutu ditugu. Aranak bildu eta dastatzeko tartetxoa ere hartu dugu.
Pixka batean jolastu eta Laxaldera abiatu gera. Bertan, gure Itziar ahizpa eta amarekin zain genuen, hamaiketako eta guzti!
Zeinen handia den herri txiki honen parte izatea!












Txaloak, txoriak, ensaioak,
hau esperientzia mordoa,
aretora joan gera eta
a ze harrera goxoa,
zuen txalo zaparrada ere
estimuz degu jasoa,
neska, mutil, edo nahi dudana,
gaurkoan txorimaloa!
Ostiralean atari osoa guretzako izan genuen!!Izan ere, HH3-HH4 eta HH5ekoak txangora joan ziren. Haiek balkoitik agurtu ondoren, haien geletara joan ginen jolastera eta ondoren atarira kalejiran abitu ginen.
Ostiral dibertigarri eta polita pasa genuen 🙂




Azken ostegunetan animaliak gelatina eta izotzetan harrapatuta aurkitu ditugu.
Guk, ordea, lortu dugu haiek askatzea!
“Txita jaio da!” oihukatu du kide batek,
“Dinosauroaren arrautza!!” besteak.
Animaliak molde berekoak ez baziren ere, ederki ibili dira elkarren ondoan, gu bezelaxe!!!




Bukatu da bigarren hiruhilekoa, gure bihotzetan hainbat oroitzapen utziz.
Aupa HH2! Oporretan ondo ibili!!


Hona hemen 2. hiruhilekoan landu ditugun abestiak eta olerkiak:
2.Abestiak eta olerkiak
A ze goiz pasa polita lehengo asteazkenekoa!
Gelan elkartu ondoren, herriko piraten parkera joan ginen. Bidean kontu-kontari, aldapa behera berehala iritsi ginen.
Bertan jolastu eta gero hamaiketako goxoa jan genuen, eta buelta gogorragoa izan bazen ere, gustuko tokian aldaparik ez, hurrena errepikatu baietz!





Batek begiratu, ondokoak ukitu, hark tira eta puskatu, besteak airean bota, hura etzan eta ezkutatu eta haiek bildu…paperak hamaika aukera eskaintzen ditu eta guk nahikoa disfrutatu dugu!




